Kooperarock
Hasiera » Kooperatibigintzaren oinarriak » Kooperatibigintzaren hastapenak: Arizmendiarrieta eta eraldaketa soziala
Ots23 0

Kooperatibigintzaren hastapenak: Arizmendiarrieta eta eraldaketa soziala

Atalak: Kooperatibigintzaren oinarriak

Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz markinarra dago kooperatibigintzaren astapenetan. Luze hitz egin genezake berari buruz, gizon argia izan bait zen,  bereizia, ezagutu zutenen hitzetan, bere garaiko pentsamendutik harat joan zena, bisionarioa akaso… bihotzbera eta gizatasunaren alde gizatasunez aritu zena.

Arizmendiarrieta, pentsalaria baino, ekintza gizona izan zen. Lanean egin zuen bizitza eta ez zuen ia idatzizko legadorik utzi. Bere pentsamenduaren inguruan gurera iritsi zaizkigun gogoeta gehientsuenak, berarekin lan egin zutenek jaso dituzte. Eta idatzizko hondare urri horren baitan, bada, Arizmendiarrietarentzako gizarte eraldaketa zer zen ondo laburbiltzen duen esaldi bat. Bere hitzetan, “Ez gara mundura mundua behatzeko jaio, mundua aldatzeko baizik”. Gizakiaren eta munduaren arteko lotura, Arizmendiarrietaren ustez, eraldaketa lotura bat da… hau da, gizakiak mundua aldatzeko erantzunkizuna duela. Eta nondik hasi eraldaketa hori?

ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:

http://www.arrosasarea.eus/2016/02/23/jose-mari-arizmendiarretaz-eta-kooperatibigintzaren-sorreraz-hitz-egin-digu-maider-iriartek/

Kooperatibigintza, 50 urteko hamarkadan sortu zen Arrasaten, gerraondoan, diktadura testuinguru gordin batetan. Garai hartan familia gehienek ezin zituzten euren oinarrizko beharrak hase, bidegabekeria eta desberdintasun sakonak zituen gizarte baten baitan. Eta bidegabekeria eta gizarte desberdintasun horiek izan ziren, hain zuzen ere, Arizmendiarrieta bortizki kolpatu zutenak Arrasatera apaiz lanak egitera iritsi zenean. Gizarte egiturak aldatzea larria dela pentsatuko du, eta aldaketa hori norbanakakoen aldaketatik datorrela lehen urratsean. Baina nola bideratu aldaketa hori? Lanean beste era batetan jardun behar dela argi ikusiko du Arizmendiarrietak eta horretarako, lehen urratsean, komunitatearen zerbitzura lan egingo duten sujeto kooperatiboak sortu behar direla.

Abiapuntu hori hartuta, Arizmendiarrietak, norbanakoen aldaketa bultzatzeko alegia, hezkuntzatik hasiko da. Hezkuntzak forma ematen bait dio gure pentsakerari eta baita gure mundua ulertzeko erari ere. Eta horrela, Mondragoneko Eskola Politeknikoa sortuko du 1943. urtean. Zertarako? Lana gizarte eraldaketaren mesedetara (eta ez dirua pilaketarenera) jarriko duten giza seme-alabak hezitzeko.

Eta horrelaxe gertatu zen: Eskola Politeknikoan ikasitako ikasleek, haize berriak ekarri zituzten lantegietara… eta 1956 urtean, Arizmendiarrietaren inguruan zebilen langile talde batek, ULGOR lantegian lan heredu berri bat martxan jarriko du helburu bakar batekin:  hazkunde ekonomikoa pertsonen ongi-izatearen mesedetara jartzea eta ez, diruarenera. Hau da, era ximpleenean esanda: lantegietako erabaki guztien abiapuntu eta helmuga, langileak ondo bizitzea izatea, eta ez diru gehiago irabaztea. Eta erabaki hausart horrek, ordurarte ezagutu ez zen aberastasuna ekarri zuen bailarara eta berdintasunean eta elkartasunean oinarritutako gizarte berri bati hasera eman zion. Gaur egun ere, bere argi-ilunekin, bizirik dirauena, munduari utopiak eta ametsak, egi bihur daitezkeela erakutsiz.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kooperarock

Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.

Azken bidalketak

  • Bitartekariaren garrantzia
  • Hegan egitera!
  • Espazioak ezagutzen: Arizmendi ikastola
  • Entzuteak eraldatu egiten du
  • Nor da nor?

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2016(e)ko urria
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila

    Kategoriak

    • Arizmendi Ikastola
    • Artearen haria
    • Aurkezpena
    • Bitartekaritzaren haria
    • DSS2016: Kooperarock
    • Ekintzailetasun Soziala
    • Ekonomia Solidarioa
    • Entzutearen antzerkia
    • Eraldaketa Soziala
    • Kooperatibigintza Bizirik!
    • Kooperatibigintzaren oinarriak
    • Sailkatu gabea
    • Topaguneen haria

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA