Kooperarock
Hasiera » Ekintzailetasun Soziala » Berrekin.Berregin. …beste mundu bat
Api12 0

Berrekin.Berregin. …beste mundu bat

Atalak: Ekintzailetasun Soziala, Ekonomia Solidarioa

Bigarren urtez, haurten ere, otsailaren 29a eta maiatzaren 31a bitartean, Debagoieneko hogei lagun negozio ideia berriak lantzen ari dira ekintzailetasun sozial eta komunitarioaren norabidean. Gaur egun oso modan dauden “start up” eta “enpredeurismo” ekintzen parean, BERREKIN.BERREGIN programak ekintzailetasun soziala suspertu nahi du, hau da, negozio berri bat sortu nahi duenari, negozio horren bitartez eraldaketa soziala bideratzeko lantresnak eta ezagutzak eskeintzea. Bergarako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak antolaturikoa, Olatukoop eta Bagararen kolaborazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesak jaso ditu.

ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:

Maider Iriarte: “Kapitalismoak pilaketa hobesten du; badira bizitza erdian jartzen duten ereduak”

Lana ogibide hutsera mugatzen duen gizarte kapitalista batetan, BERREKIN.BERREGIN programak muga horiek hautsi nahi ditu eta, horretarako, galderak botatzen dizkio bisitariari webgunean sartu orduko: Posiblea al da gizarte humanoago bat?, Garapen ekonomikoa eta justizia soziala bateragarriak al dira?, Ba al dugu aukerarik eskualde jasangarriagoa eraikitzeko?

Galdera horiek abiapuntutzat hartuta, hiru hilabetez, partaideek gaur egun bizi ditugun gizarte aldaketen inguruan hausnartuko dute, tokiko garapen paradigma barneratuz eta ekonomia sozial eta solidarioko esperientzia arrakastatsuak bisitatuz, helburu bakar batekin:  ametsak egi bihurtzea, proiektuaren webgunean hasera haseratik azaltzen den bezala:

Berrekin.Berregin egunez amets egitea gustuko duten pertsonentzako aukera berri bat da, praktika konkretuak martxan jarriz gizartea eraldatzearekin amesten duten pertsonentzat.

Nahi duenarentzat eskuragarri dago partaideek eguneratzen duten bloga, adituek egindako ekarpen nagusienak eta Berrekin.Berreginenen ingurura sortutakoak biltzen dituena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kooperarock

Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.

Azken bidalketak

  • Bitartekariaren garrantzia
  • Hegan egitera!
  • Espazioak ezagutzen: Arizmendi ikastola
  • Entzuteak eraldatu egiten du
  • Nor da nor?

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2016(e)ko urria
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila

    Kategoriak

    • Arizmendi Ikastola
    • Artearen haria
    • Aurkezpena
    • Bitartekaritzaren haria
    • DSS2016: Kooperarock
    • Ekintzailetasun Soziala
    • Ekonomia Solidarioa
    • Entzutearen antzerkia
    • Eraldaketa Soziala
    • Kooperatibigintza Bizirik!
    • Kooperatibigintzaren oinarriak
    • Sailkatu gabea
    • Topaguneen haria

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA