Kooperarock
Hasiera » Eraldaketa Soziala » Eraldaketa Sozialerako komunikazioa
Api26 0

Eraldaketa Sozialerako komunikazioa

Atalak: Eraldaketa Soziala

Eraldaketarako komunikazioaz arituko gara gaurkoan. Hau da, eraldaketa helburu duen komunikazioaz. Komunikazio honen aurrekaria, “garapenerako komunikazioa” izenekoan dago, Hego Ameriketan  joan den mendeko erdialdean sortutakoa.

ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:

Maider Iriarte: “Gurean, badira gizarte eraldaketan ari diren komunikatzaile eta hedabideak”

Tarte honetan maiz errepikatu izan dugu,  Mondragoneko Kooperatibigintzaren hasera, Arizmendiarrieta apaizak Debagoienara iristean aurkitu zituen bidegabekeriak izan zirela, jendartearen oinazeak, alegia. Garapenerako Komunikazioa ere, antzeko testuinguru batetan sortu zen Hego Ameriketan, azpigaratua zegoen gizarte batetan, komunikabideak komunitatearen mesedetara jartzen hasten direnean.
Jabetza eta jabetzea dira garapenerako komunikazioaren oinarriak. Jabetzarik gabe, ez bait dago eraldaketarako komunikaziorik. Komunikatzaileak komunikabideen jabe izango dira, euren lana komunitatearen mesedetara jarriz eraldaketa sozialaren norabidean. Komunikazioa eraldaketaren zerbitzura jartzeko, jabetza berebizikoa izango da: komunikatzaileak euren lantokiaren JABE izango dira, JABETZAren bitartez, euren eraldaketa sozialarekiko erantzunkizunarekin JABETZEKO.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kooperarock

Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.

Azken bidalketak

  • Bitartekariaren garrantzia
  • Hegan egitera!
  • Espazioak ezagutzen: Arizmendi ikastola
  • Entzuteak eraldatu egiten du
  • Nor da nor?

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2016(e)ko urria
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila

    Kategoriak

    • Arizmendi Ikastola
    • Artearen haria
    • Aurkezpena
    • Bitartekaritzaren haria
    • DSS2016: Kooperarock
    • Ekintzailetasun Soziala
    • Ekonomia Solidarioa
    • Entzutearen antzerkia
    • Eraldaketa Soziala
    • Kooperatibigintza Bizirik!
    • Kooperatibigintzaren oinarriak
    • Sailkatu gabea
    • Topaguneen haria

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA