Kooperarock
Hasiera » Ekonomia Solidarioa » Denbora banketxeak
Mai17 0

Denbora banketxeak

Atalak: Ekonomia Solidarioa, Eraldaketa Soziala

Kooperarock atal honekin hasi garenetik, astero astero, beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk ekartzen saiatzen ari gara. Hau da, dirua eta etekin ekonomikoa den denen erdian jartzen dituen gure gizarte honetan dauden alternatibak azaleratu nahi ditugu. Horietako bat dira, hain zuzen ere, denbora banketxeak.

Maider Iriarte: “Lan denak baliotsuak eta beharrezkoak direla aurreikusten dute denbora bankuek”


Kontzeptua ulertzea zaila bilakatzen da lehen une batean, izan ere, banketxeak diruaren logikarekin uztartzen bait ditugu. Adibide batekin errazago ulertuko da: demagun,  gerriko minez zabiltzala egun huetan eta etxetik atera ezinik ibili zarela. Asteartea da eta ostiralean egindako erosketakoak bukatu egin zaizkizula. Herriko denda etxetik nahiko urrun dago eta gerriko minez, ezin haraino iritsi. Guraso eta lagunak lanpeturik dabil tza eta ez dagoerosketak egitera joateko modurik gerri horrekin. Zer egin? Denboraren banketxera deitu! Eta zertarako? Ba… euren denbora zu erosketetara laguntzeko eskeini duten giza seme-alabekin harremanetan jartzeko.

Denbora banketxeetan denbora eskeini eta trukatu egiten da. Eta denbora hori, lanaldi orduetan zenbatzen da. Horrela, nik haur zaintza orduak eskeini ditzaket eta banketxera, haurrak zaintzea behar duen norbait iristean, gu biok harremanetan jarriko gaituzte. Nik haurrak zainduko ditut 3 lan orduz, adibidez, eta 3 lan ordu horiek nire “saldoa” izango dira banketxean, etorkizunean behar bat dudanean erabiliko duana. Ba… ez dakit, etxea margotzeko, adibidez. Eta denbora hori, margotzeko prest dagoen pertsona batek emango dit… ez du derrigorrez nik haurrak zaindu dizkiodan berdina izan behar.

Denbora banketxeetan lanak ez dira monetarizatzen, hau da, ez zaie “preziorik” jartzen eta ez dira hierarkizatzen ere. Hau da, lan guztiak dira garrantzitsuak, baliotsuak eta preziatuak. Azken hau da, beharbada, denbora banketxeen ekarpenik garrantzitsuenetakoa: lan denak beharrezkoak direla aurreikusten dutela. Lan denei balore berdina eskeiniz, elkarzaintzak eta harreman sozialak bultzatzen dituzten gune bilakatuz.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kooperarock

Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.

Azken bidalketak

  • Bitartekariaren garrantzia
  • Hegan egitera!
  • Espazioak ezagutzen: Arizmendi ikastola
  • Entzuteak eraldatu egiten du
  • Nor da nor?

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2016(e)ko urria
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila

    Kategoriak

    • Arizmendi Ikastola
    • Artearen haria
    • Aurkezpena
    • Bitartekaritzaren haria
    • DSS2016: Kooperarock
    • Ekintzailetasun Soziala
    • Ekonomia Solidarioa
    • Entzutearen antzerkia
    • Eraldaketa Soziala
    • Kooperatibigintza Bizirik!
    • Kooperatibigintzaren oinarriak
    • Sailkatu gabea
    • Topaguneen haria

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA