Kooperarock
Hasiera » Kooperatibigintzaren oinarriak » Kapitalismoaren Epeak eta Kooperatibagintza
Mai31 0

Kapitalismoaren Epeak eta Kooperatibagintza

Atalak: Kooperatibigintzaren oinarriak

Kapitalismoaz eta kapitalismoak izan duen garapenaz hitzegiterako orduan, hamaika iritzi, ikuspuntu eta sailkapen aurkitzen dugu sarri. Gaurkoan, horietako bat ekarri dugu. Rafael Cristobal adituak, joan den astean Oñatin eskeinitako formakuntza prozesuan egindakoa hain zuzen ere.

IRRATSAIOA ENTZUN HONAKO ESTEKAN:

http://www.arrosasarea.eus/2016/05/31/maider-iriarte-langileek-bultzatutako-iraultza-prozesuek-gizarte-klasista-berriak-ekarri-izan-dituzte-zenbaitetan/

Horrela, Kapitalismoak azkeneko mendeurrean izan duen garapena aztertzeko, Rafael Cristobalek hiru garai aipatzen ditu:

Lehen kapitalismoa, iraultza industralek sortu zutena. Lantegiak sortzen dira, jabetza pribatua dutenak. Jabeek, langileak lan indar hutsa direla usteko dute, eta soldataren helburua, era gordinean esanda, langileak bizirik eta osasuntsu mantentzea izango da, lanean jarrai dezaten. Langileen behar erreproduktiboak bermatuko dira, beraz. Hau da, langileak bizi daitezela, lan egiteko indarra izan dezatela eta seme-alabak egin ditzatela hauek ere, etorkizunean, lan egin dezaten.  Sistema honek suspertu zituen Karl Marx-en gogoetak eta eredu komunisten praxia ere.

Bigarren kapitalismoaren garaia, iraultza marxista-komunisten ostean sortuko da. Lantegietako jabeek soldatak hobetuko dituzte eta elementu psikosozialak barneratuko dituzte soldataren inguruan: gurean hain ezagunak diren soldataren inguruko inzentibo eta mehatsuen garaia izango da. Akuilua eta azenarioarena.

Azkenik, hirugarren kapitalismoaz hitzegiten da ere, egungo Ezagutzaren Gizartearen eskutik jaio dena eta lanean langileen garapen osoa eta integrala bilatuko duena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kooperarock

Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.

Azken bidalketak

  • Bitartekariaren garrantzia
  • Hegan egitera!
  • Espazioak ezagutzen: Arizmendi ikastola
  • Entzuteak eraldatu egiten du
  • Nor da nor?

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2016(e)ko urria
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila

    Kategoriak

    • Arizmendi Ikastola
    • Artearen haria
    • Aurkezpena
    • Bitartekaritzaren haria
    • DSS2016: Kooperarock
    • Ekintzailetasun Soziala
    • Ekonomia Solidarioa
    • Entzutearen antzerkia
    • Eraldaketa Soziala
    • Kooperatibigintza Bizirik!
    • Kooperatibigintzaren oinarriak
    • Sailkatu gabea
    • Topaguneen haria

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA