Kooperarock
Hasiera » Aurkezpena » Nor da nor?
Ira27 0

Nor da nor?

Atalak: Aurkezpena, Bitartekaritzaren haria

Egilea: Unai García, Bitartekaritza-taldea

2016ko Iraialaren 9a. Eguerdian elkartu gara KunArten. Egun gardena, garbia, freskoa egiten du. Ematen du norbait gutaz errukitu eta labearen atea itxi izana. Aurreko egunean ezagutu genuen elkar, baina badirudi funtzionatuko duela. Berehala igarri eta hartu diogu usaina elkarri, gustatu gara. Ez dago arazorik. Askatu beharreko mataza koloretsu hori gara. Ez gu bakarrik. Ataza ausart honen partaide bakoitza den zuntzetik tira eginda aurkituko ditugu aukera amaigabeak.

_mg_0448

Leunki hartu gaitu alfonbra bigunak. Pilar, Rosi, Zuriñe, Meri, Itziar Nano eta ni neu. Eseri gara, etzan gara, luzatu eta zuzendu gara eta elkarri begiratzen jarraitzen diogu, jakinmina begietan. Banaka-banaka gure burua ezagutzera ematen goaz, keinu, begirada eta errebelazio konplizeak. Zer garen eta zer izan nahi dugun.

Kontakizunean hitzak errepikatzen doaz: egonezina, aditzera emateko beharra, partekatu, gizartea, formakuntza… Bide ezberdinak, xede antzerakoak. “Begiak dir-dir egiten didate hau gauztia hasi zenetik”. Horrela deskribatu zuen esperientzia norbaitek. Eta, hala da, begiak dir-dir eta bihotzak dar-dar egiten digu. Ikusten duguna gustatzen zaigulako. Elkarrekin sortzeko gogoa dugulako.

Javier Napal “Nano”, Bitartekaritza-taldea
Itziar Urretabizkaia, Bitartekaritza-taldea
Rosa A.García, Teatro Paraíso, Zuzendaritza Artistikoa eta Zuriñe Fernández, Bitartekaritza-taldea, eskerretik eskuinera

María Fernández de Viana “Mery”, Bitartekaritza-Taldea, Rosa A. García, Teatro Paraíso Antzerkia, Zuzendaritza Artistikoa
Kamareren atzean Unai García, Bitartekaritza-taldea

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kooperarock

Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.

Azken bidalketak

  • Bitartekariaren garrantzia
  • Hegan egitera!
  • Espazioak ezagutzen: Arizmendi ikastola
  • Entzuteak eraldatu egiten du
  • Nor da nor?

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2016(e)ko urria
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila

    Kategoriak

    • Arizmendi Ikastola
    • Artearen haria
    • Aurkezpena
    • Bitartekaritzaren haria
    • DSS2016: Kooperarock
    • Ekintzailetasun Soziala
    • Ekonomia Solidarioa
    • Entzutearen antzerkia
    • Eraldaketa Soziala
    • Kooperatibigintza Bizirik!
    • Kooperatibigintzaren oinarriak
    • Sailkatu gabea
    • Topaguneen haria

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA