Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Fauré-ren unibertsoa
Mar07 0

Fauré-ren unibertsoa

Atalak: musika kritika

Fitxa: Vital Kutxak antolatutako “Astearte Musikalak”. Beethoven Klavier Quartett. Egitaraua: Fauré-ren bi laukoteak: “Lehenengoa, do minorrean, op.13”, eta “Bigarrena, sol minorrean, op.45”. Lekua: Gasteizko Vital Fundazioaren Aretoa. Data: martxoaren 5a.

 

Noizean behin Vital Kutxak antolatzen dituen “Astearte musikal”-etan sorpresa atseginak hartzen ditugu. Atzokoa hauetako bat izan zen. Beethoven Klavier Quartett ganbera-musika taldeak gutxitan programatzen den Fauré-ren pianorako laukoteen integrala eskaini, eta asmatu zuten. Fauré-ren mundua oso berezia da. Ez da inpresionista, baina badu mugimendu horren ukitua; ez da erromantikoa, baina erromantizismoaren herentzia dakar; melodiatsua da, baina ez sinplea. Laburbilduz, musika konplexua da, baina aldi berean erraz entzuten da, Faurék eraman egiten zaitu bere mundura, konturatu gabe. Baina, kontuz, hori aparteko interpretazioa topatzen dugunean. Eta horixe gertatu zen. Bertsio pasionatuak esakaini zituzten musikariek, disfrutatu egiten diren horietakoak.

 

Joaquín Palomares biolin jolea eta Susana Nielsen biola jolea (azken honek Paul Cortese ordezkatzen zuen) soinu zirraragarria oparitu zuten. Herwig Coryn, biolontxeloan, doia eta beroa sumatu genuen; eta Michel Wagemans piano joleak jakin zuen behar den seguritatea osotasunari ematen. Orokorrean, gehiegikieriarik eta manierismorik gabeko bertsioak egin zituzten, eta freskotasuna nagusitu zen uneoro. Zoragarriak izan ziren, adibidez, bi laukoteen mugimendu lasaiak, sentitu eta orekatuak. Azpimarratzekoa, baita ere, lehenengo laukotearen Scherzoa, benetan jostalaria atera zena, eta amaieran bis bezala jo zutena. Eta Allegro Molto mugimenduak, mundialak, boteretsuak.

 

Honela bai, gustatzen zaizkigu Astearte musikalak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA