Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Musikaz blai
Mar08 0

Musikaz blai

Atalak: musika kritika

Fitxa: “Musika-Música2013”. Galiziako Real Filharmonia Orkestra. Zuzendaria: Paul Daniel. Egitaraua: Bizet eta Ravelen obrak. Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. Data: martxoaren 2a.

 

Jaialdi zinez interesagarria Bilbao 700 – III Millenium Fundazioak ekoiztutako “Musika-Música 2013”. Joan den asteburuan zehar bakarlariak, ganbera-musika taldeak, orkestrak, abeslariak pasa ziren BIlbotik, eta etengabeko maratoi moduko musika-festa, ia-ia herrikoia (sarrerak merke-merkeak ziren) disfrutatzeko aukera izan genuen. Jendez gainezka zegoen Euskalduna Jauregia, areto guztietan aldi berean  kontzertu eta errezitaldiak baitziren. Jendetza horrek giro berezia eman zion jaialdiari. Horrez gain, musika klasikora hurbiltzen ez den publiko gazte ugari ikusi zen. Beraz, arrakastatsua eta eredugarria.

 

Aurtengo jaialdian, “Elkar begira” izenburupean, bidean topo egin zuten artista frantziar eta espainiarren lanak, elkarri begiratu eta elkar miretsi zuten hainbat konposatzailerenak, entzuteko aukera izan genuen. Eta nahaste musikal zoragarri horien artean, saio erakargarri eta kalitateduna aukeratu nuen: Galiziako Real Filharmonia Orkestrak ez zuen huts egin. Historia gutxiko taldea da (1996an sortua), baina bere ibilbidean zehar Antoni Ros Marbá zuzendari ohiaren eta oraingo zuzendari titularra den Paul Daniel-en jakinduria nabaritzen da.

 

Bizet-en “Lehenengo Sinfonia do maiorrean” obra ederki interpretatu zuten. Sokaren sendotasuna eta zuzendaritzaren adorea izan ziren bertsioaren ezaugarri nagusiak.  Eta, jarraian, Ravel, konpositore euskaldun onenaren “Sol maiorreko piano eta orkestrarako kontzertua” maisulanaren interpretazio konbentzigarri baina agian gozoegia disfrutatu genuen. Javier Perianes piano jolea bakarlari eraginkorra da, teknika politaren jabea. Esan bezala, obraren ikuspuntu erromantiko-almibaratsua eman zuen, baina hori ez zen oztopoa izan Ravelen soinu-mundu magikoaz gozatzeko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA