Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Gozoa
Abu12 0

Gozoa

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. “Romeo eta Julieta”. Musika: Hector Berlioz. Miarritzeko Malandain Balleta. Zuzendaria: Thierry Malandain. Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 1a.

“Romeo eta Julieta” drama, amodioaren irudikapen famatuena da, dudarik gabe. Nork ez ditu ezagutzen Capuletti eta Montecchi-en arteko gatazkak eta familia hauetako kide Romeo eta Julietaren ezinezko maitasunaren istorioa? Mila bertsio egin dira Shakespeare-ren maisu-lan honenak, baina guztien artean sakonenak, nire ustez, balletak izan dira. Miresgarria da Prokofievek dantzarako egindako musika, batez ere alde epikoa azpimarratzen duena. Gutxiago entzuten da, ordea, Hector Berlioz-en lana, mistikoagoa, bi protagonisten arteko maitasunean zentratzen dena, kutsu espirituala nabarmenduz. Hauxe izan zen Musika Hamabostaldiak ekarri zigun bertsioa aurtengo edizioa irekitzeko.

Gozotasuna, espiritualtasuna, baina aldi berean indarra eta kemena izan ziren Miarritzeko Malandain Balletak egindako saioak utzitako inpresioak. Soiltasuna eta dotorezia izan ziren ikuskizunaren ezaugarriak: Jantzigintza sinple baina oso erakargarriak (Jorge Gallardo eta Véronique Murat-en arteko lana), argiztapen sinple baina ondo pentsatuak, eta “mise en scène” minimalista, argitsu eta garbiak progatonismo osoa eman zioten obraren mamiari: sentimenduari hain zuzen ere.

Azken momentuko aldaketak egon ziren. Daniel Vizcayo-k Romeo-ren rola egin beharrean, Tibaldorena egin zuen, primeran. Giuseppe Chiavaro-k Romeo konbentzigarria egin zuen, oso elegantea. Silvia Magalhaesek Julieta adierazkorra egin zuen. Azpimarratzekoa izan zen, oso, Frederik Deberdt-en lana, Frère Laurent-en paperean, teknika izugarria frogatu baitzuen.

Numero guztiak, doiak eta sentsibleak. Benetan polita.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA