Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Arkitektura eta sentiberatasuna
Abu26 0

Arkitektura eta sentiberatasuna

Atalak: musika kritika

Fitxa: Frankfurteko Irratiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Paavo Järvi. Bakarlariak: Christopher Park (pianoa), eta Alina Pogostkina (biolina). Egitaraua: Mozart, Bruckner, Grieg, Txaikovski eta Nielsen-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Datak: abuztuaren 23a eta 24a.

 

Gustura geratu gara entzuleok asteburu honetan Musika Hamabostaldiak emandako saioekin. Orkestra on-ona denean, Frankfurteko Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin gertatzen den bezala, gozamena totala da. Ia-ia berdin zaigu egitaraua. Soinu zaindua, gardena, gorputzduna denean, disfrutatu egiten da. Eta halaxe suertatu da kasu honetan. Bi egitarau erabat desberdin ekarri dizkigute alemaniarrek eta bietan arrakasta lortu dute.

 

Lehenengo egunean bi obrak osatzen zuten programa, biak oso arkitektura sendodunak, eta biak oso pasionatuak, nahiz eta ukitu desberdinekin. Mozarten “Re minorreko pianorako Kontzertua, KV466”, bere produkzioko ederrenetako bat da, guztiz klasikoa baina ttantta dramatikoak dituena. Christopher Park piano joleak ikuspegi intimista eman zion obrari. Argi-argia da bakarlari honen digitazioa, delikatua eta apala. Ez zuen nabarmendu bere rola obran, baizik eta urtu egin zen orkestrarekin, osotasun sinfonikoa emanez interpretazioari.  Agian distira pittin bat faltan bota genuen alde pianistikoan, baina, horren trukean, fintasuna nagusi izan zen uneoro. Kontzertuaren bigarren zatian, Bruckner-en “3. SInfonia, re minorrean” “Wagner” izenekoa (Wagner-i dedikatu baitzion obra). Lan erraldoi honetan, aurreneko obran bezala, luzitu egin zen orkestraren soinu sendo eta konpaktua. Horrez gain, ñabarduraz jositako interpretazioa egin zuten, doi-doiki jarraitzen baitzituzten Paavo Järvi zuzendariaren keinuak. Propina gisa, Sibelius-en “Valse triste” jo zuten, benetan hunkigarria.

 

Igandeko saioa sentiberatasun eta melodikotasunaren eguna izan zen. Grieg-en “Dantza norvegiarrak”, konpositore honen estilo nazionalistaren adibide garbia dira. Norvegiako folklorean oinarritzen diren dantza eder hauek primeran interpretatu zituzten Frankfurtekoek, taxuz eta graziaz. Baina une magikoa jarraian iritsi zen. Txaikovski-ren “Re maiorreko op.35 biolin eta orkestrarako kontzertuak”, hain famatu eta hain melodiatsuak, bertsio gozoa eta aldi berean indartsua izan zuen Alina Pogostkina bakarlari errusiarraren eskutik. Biolinetik ateratzen duen soinua benetan ederra da, afinazio perfektua du, eta aiurri izugarriz jo zuen uneoro. Järvi adi-adi aritu zen orkestrarekin eta maisutasunez azpimarratu zuten bakarlariaren lana. Amaitzeko, Carl Nielsen egile daniarraren “4. Sinfonia” “Iraungiezina” izenekoa interpretatu zuten. Lan honen kolore aniztasuna eta sentimendu bariatuak ezin hobeki irudikatuta gelditu ziren Frankfurteko Orkestraren bertsioan. Oso ona.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA