Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Xarmangarria
Urr08 0

Xarmangarria

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrey Boreyko. Bakarlaria: Judith Jauregi (pianoa). Egitaraua: Sorozabal, Beethoven eta Stravinskyren obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: urriaren 7a.

 

Udazkenean gaude, eta udazkenarekin batera Euskadiko Orkestra SInfonikoaren denboraldi berria. Hasteko, egitarau erakargarria non erabateko protagonista Judith Jauregi piano jole gipuzkoarra izan zen. Musikari ona, langilea, partitura guztiak azkez ñabarduraraino aztertzen dituena, hauek dira bere bertuteak. Baina, horrez gain, artista da, eszenatokia betetzen du, distira berezia du Judithek. Eta hori ez dago denen eskura.

 

Saioaren lehenengo zatia Sorozabalen “Bi euskal apunte” lan laburrarekin hasi zen. Puntu folklorikoa duten bi pieza hauek gustuz eta delikadeziak interpretatu zituen orkestrak. Segidan, esan bezala, plater fuertea etorri zen. Beethovenen “Piano eta orkestrarako 1. kontzertua, do maiorrean, op.15” maisuaren lan goiztiarra da, Mozarten eragina nabarmena duena. Baina Beethovenen nortasuna hor dago. Eta Jauregik jakin zuen, klasizismo mozartarraren artean, ziztada beethovendarrak ateratzen. Bertsio desberdina eman zuen, oso. Delikatuagoa une batzuetan eta, kontrastean, konpositorearen gizon-indarra erakutsiz. Agogika nabarmenduz eta azentuak markatuz, beste bertsio batzuekin konparatuta. Benetan interesagarria. Propina bezala, Judith Jauregik oparitu zuen Albenizen “Granada” pieza ezaguna, piano jolearen azken diskoan grabatu duena. Doia eta elegantea.

 

BIgarren zatian, XX. mendeko harribitxi bat: Stravinskyren “Udaberriaren  sagaratzea”, kolore eta ehundura tinbrikoen leherketa. Andrey Boreyko zuzendariak hitzaurre ulertezina (ikuspuntu guztietatik) egin zuen: errusieraz testu bat irakurri, suposatzen dugu obraren inguruan. Zergatik? Auskalo, baina publikoak txalotu egin zuen. Orkestra, sendo, bestalde.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA