Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Bi ahots distiratsu
Api08 0

Bi ahots distiratsu

Atalak: musika kritika

Fitxa: Bellini-ren “I Puritani”. Zuzendaria: Jose Miguel Perez Sierra. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena zuzendaria: Alfonso Romero. Bakarlariak: Elena Mosuc (sopranoa), Celso Albelo (tenorea), Gabriele Viviani (baritonoa), Simon Orfila (baxua). Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: apirilaren 5a.

 

OLBEren denboraldia pixkanaka amaitzen doa eta azken txanpa honetarako titulu ezagun eta ederrak prestatu ditu. Azken-aurreko titulu gisa, Bellini-ren ”I Puritani” eder eta zaila disfrutatu dugu. Ze konplikatua den protagonistentzat maila mantentzea opera honetan! Eta zein ongi egin duten produkzio honetako bakarlariek!

Hasteko, orijinaltasun punttu bat izan du bertsioak, herabea baina nahikoa. Eta garai-kokapena izan da. Berez, ekintza XVII. mendean gertatzen da, baina produkzio honetan lehenengo mundu gerrako giroan mugitzen dira pertsonaiak. Sakontasunean ez da aldaketa handirik baina XX. mendearen hasierako kokapenak, jantziek etab. nolabaiteko twist psikologikoa ematen diote obrari. Besterik gabe. Eszenaratze zaindua eta apur bat tenebrista izan genuen, gudu-zelaia atzealdea izanik, uneoro. Soila eta efektuduna aldi berean. Ongi.

Baina inportanteena eta azpimarragarriena kasu honetan alde bokala izan zen, dudarik gabe. Denetatik egon zen. Gabriele Viviani baritonoak, Riccardo Forth-en pertsonaian, eta Simon Orfila baxuak, Sir Giorgio Valton-en rolean, ez zituzten bere momentu onenak izan, baina protagonistek une zoragarriak oparitu zizkiguten. Celso Albelo tenore kanariarrak Arturo sinesgarria egin zuen, ahots-kolore polita erakutsiz, ñabarduraz beterikoa, eta, “Credeasi, misera!” izeneko ariaren Fa sobreagudoa erraz lortu zuen (bai zaila!), nahiz eta metaliko samar atera.

Elena Mosuc sopranoak Elvira ederra egin zuen. Bere 50 urterekin abeslari errumaniar hau momentu on-onean dago. Tinbre ederreko ahotsa du eta badaki maisuki erabiltzen. Hain famatua den “Ah si, son vergin vezzosa” ariaren izugarrizko koloraturak arazorik gabe gainditu zituen Mosuc-ek eta tonalidade anitzak erakutsi zituen. Hamar bat.

Gehiegi gustatu ez zitzaiguna Nafarroako Orkestra Sinfonikoa izan zen. Taxuz jo zuten baina ez zuten jakin ahotsak behar bezala azpimarratzen, aldi honetan Jose Miguel Perez Sierra zuzendariak ez zituen soinu bolumenak orekatu, eta horrek desluzitu egin zituen une batzuk. Halere, eta orokorrean, disfrutagarria.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA