Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Freskotasuna
Abu19 0

Freskotasuna

Atalak: musika kritika

Fitxa: Santanderreko Nazioarteko Jaialdia. Cantabriako Orkestra Gaztea. Zuzendaria: Jaime Martín. Egitaraua: Arturo Dúo Vital eta Shostakovitx-en lanak. Lekua: Santanderreko Jaialdien Jauregia. Data: Abuztuaren 7a.

 

Uda iristen da eta udarekin batera hainbat musika jaialdi. Aukera ederra munduko orkestra inportanteenak entzuteko. Aurten, Musika Hamabostaldian, Toulouseko Capitolioko Orkestra Nazionala izan dugu, egun gutxi barru Rotterdam-ekoa… Baina noizean behin garbitu egin behar dugu gure dastamena eta talentu berriak entzun. Santanderreko Nazioarteko Jaialdiak aukera eman dio Cantabriako Orkestra Gazteari egindako esfortzua erakusteko, eta saio interesgarria eman du taldeak aipatutako jaialdian. Benetan interesgarria, harrobi on-ona dagoela adieraziz.

Talde berri-berria da Cantabriakoa. Orain dela hiru urte sortu zen eta, beraz, meritu handiagoa da hain denbora gutxian lortutako kalitatea. Bi obraz osatu zen egitaraua. Bata, nola ez, Arturo Dúo Vital izeneko Cantabriako konpositore destakatuenarena –haren heriotzaren 50. urteurrenean-, “Suite Montañesa”, eta bestea, Shostakovitx-en “10. Sinfonia mi minorrean op. 93” lan handia. Dúo Vital-en lana, kutsu inpresionista nabaria duena, koloretsua atera zen, fina, sentitua, Jaime Martín zuzendari kantabriarrak maitasunez gidatua. Baina haluzinatu egin genuen Shostakovitx-en bertsioarekin: indartsua, zentzuduna, eta soinu aldetik, kalitateduna. Soka benetan ederra du taldeak, metalak luzitu egin ziren, eta bakarlari distiratsuak entzun genituen egurren artean.

Bestalde, oso baliagarriak izan ziren Jaime Martín-ek egindako komentarioak obra bakoitzaren hasieran, lanak bere garaian kokatzeko eta konpositoreen estiloak eta berezitasunak identifikatzeko. Sinpatiaz, propina galantak oparitu zituzten. Laburbilduz, maila ona. Zorionak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA