Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Sasoi onean
Urt22 0

Sasoi onean

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Josep Caballé-Domenech. Bakarlaria: Joaquín Achúcarro (pianoa). Egitaraua: Usandizaga, Grieg eta Rachmaninov-en lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: urtarrilaren 14a.

Jakin-min handia sortu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 5. abonu kontzertuak. Ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu egitarau erromantiko kuttun horietako baten aurrean geundela, eta, batez ere, Joaquín Achucarro euskal piano jole dekanoa bakarlari gisa izango genuela.

Nazioartean ezaguna den Achucarro jaunak, 82 urterekin, lezio ikaragarria eman zien musikari gazteei. Eszena menderatzen du, musikalitate parra-parra eskaintzen du, maisuki dosifikatzen ditu musikaren klimax-ak, eta duen jotzeko dotoreziak arazotxo teknikoak konpentsatzen ditu, zalantzarik gabe. Gauzak horrela, hain gustagarria den Edvard Grieg-en ‘La minorreko piano eta orkestrarako kontzertua, op.16’ lana zinez polita atera zen, pasionatua eta aldi berean orekatua. Bost axola piano eta orkestraren arteko koordinazio falta txikitxoak (gehienetan orkestraren erruz), emaitza erabat poetikoa izan zen.

Beste bi obrez osatu zen egitaraua. Saioa Usandizagaren ‘Abesti lauaren gai baten obertura sinfonikoa’ obra laburrarekin hasi zen. Konpositore donostiarrak Parisen, konposizio-teknika ikasten ari zela, burutu zuen orrialde atsegin eta koloretsu hau. Fintasunez interpretatu zuten orkestrakoek.

Eta kontzertua amaitzeko askotan programatzen ez den Rachmaninov-en ‘3. Sinfonia la minorrean’. Estilo errusiarra dario alde guztietatik obra honetan. Hasierako kantu ortodoxoa, erritmoak, musikaren sakontasuna… Esaten da lan honetan islatzen dela, besteetan baino askoz hobeto konpositorearen atzerrialdiaren sentimendua. Josep Caballé-Domenech zuzendariaren batutapean egindako bertsioa soila eta neurtua izan zen, elegantea.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA