Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Great Expectations
Mar07 0

Great Expectations

Atalak: musika kritika

Fitxa: OLBEk antolatutako Puccini-ren ‘Manon Lescaut’ opera. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Pedro Halffter, Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena zuzendaria: Stephen Medcalf. Eszenografia: Jamie Vartan. Bakarlariak: Ainhoa Arteta, Gregory Kunde, Manuel Lanza, Stefano Palatchi, Marifé Nogales. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: otsailaren 26a.

 

Bai horixe, espektatiba izugarriak genituen OLBEk aurkezten zuen opera honekin. Puccini-ren ‘Manon Lescaut’ obra ederra da, Abbé Prévost-en nobelan oinarrituta, argumentu ausarta duena, musika zoragarriga eskaintzen duena, Puccini-ren zigilu melodiatsuarekin. Horrez gain, aldi honetan gure Ainhoa Arteta genuen protagonista, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa fosoan… zer gehiago eska genezake? Baina, agian ilusio gehiegi jartzeagatik, emaitza ikusita, huts egin zigun nolabait. Ezin dugu esan ikuskizun txarra izan zenik, ezta gutxiago ere. Baina bikaina ere ez.

Beti bezala, alderdi eszenografikoarekin hasiko naiz. Jamie Vartan-en dekoratuek bazuten imajinazio puntu bat. Elementu bakar batekin (ispilua) bete zituen giro guztiak. Lehenengo ekitaldian zutabeak ziren, bigarrenean ispiluak, hirugarrenean kartzelako burdinazko ateak… bai, oso sinbolikoa, pobrea ere bai… Eszena zuzendaritza, Stephen Medcalf-ena, berriz, arina, dinamikoa, akzioa ondo irudikatuta zegoen.

Eta, inportanteena, alde musikala eta interpretatiboa. Ainhoa Arteta azkenaldi honetan interpretazio ederrak eskaintzen ari da. Halere, Manon ez zitzaion hain ondo egokitu. Askoz hobeto entzun genuen, adibidez, Tosca-ren rolean uda honetan. Manon-en, berriz, behartua sentitu genuen batzuetan. Ahotsaren kolorea gehitxo aldatzen zen erregistroak aldatzerakoan… Ongi, baina besterik gabe. Ez zion ñabardura berezirik gehitu pertsonaiari, eta horixe espero genuen berarengandik. Gregory Kunde tenorea, Renato des Grieux pertsonaian, modu konbertzigarriagoan aritu zen, indartsu eta adoretsu eta ahots garbia azalduz. Manuel Lanza baritonoa eta Stefano Palatchi baxua korrektoak ibili ziren eta Marifé Nogales andoaindarrak ahots koloretsua erakutsi zuen bere papertxoan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Pedro Halffter-en batutapean, zuzen aritu zen nahiz eta zertxobait estalita.

Ea hurrengoan gehiago konbentzitzen gaituzten.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA