Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Umeentzako opera
Mar31 0

Umeentzako opera

Atalak: musika kritika

Fitxa: OLBE-k antolatutako ‘Txanozuritxu’ opera, Abao txiki zikloan. Musika eta testua: Carlos Imaz. Eszena zuzendaritza: Mitxel Santamarina. Kissar Ensemble orkestra. Zuzendaria: Rubén Fernández. Bakarlariak: Marta Ubieta, Mikeldi Atxalandabaso, Itxaro Mentxaka, José Manuel Díaz.

Egia da opera bezalako ikuskizunen entzulegoa zahartzen ari dela. Begirada bat bota emanaldi batean eta konturatzen zara bataz besteko adina nahiko altua dela. Horrexegatik eskertu behar da OLBE-k egindako esfortzua publiko gaztea bereganatzeko. Agian operako saio arruntak, luzeak, ez dira modu aproposena ume bati zaletasuna pizteko, baina bai gazteei eskaintzea produktu berezia, beraientzako egindakoa. Abao txiki deitutako denboraldi berezia justu umeei zuzenduta dago, eta ipuin ezagunak antzezten dira opera moduko formato batean. Aldi honetan Txanogorritxoren bertsio moderno bat eskaini zuten, ‘Txanozuritxu’ izenekoa, non jatorrizko ipuina aitzakia besterik ez den eta istorio berri bat kontatzen den gaur egun pil-pilean dauden hainbat gaiekin, hala nola, bullying-a, estresa, komunikazio-eza, eta abar.

Arriagan egindako eszenaratzea, Gorka Mínguez eszenografoarena eta Idoia Merodio figurinistarena sinple eta naïf izan zen, pretentsiorik gabea. Kalitate musikalari buruz, ba, Carlos Imaz-en musika ez zen beste munduko gauza, opera baino gehiago Broadway-ko musikal baten kutsua zuen, muga askorekin, hori bai. Eta abeslariek ongi bete zituzten beren paperak. Marta Ubieta sopranoak, protagonistak, ederki egin zuen Txanozuritxu inozoarena; Manuel Díaz baritonoak txukun interpretatu zuen ehiztariaren rola; Itxaro Mentxaka mezzoak amama benetan dibertigarria egin zuen, obraren pertsonaia biribilena agian; eta Mikeldi Atxalandabaso tenorearekin parre asko egin zuten han zeuden umeek benetan freskoa atera zelako bere pertsonaia, otsoa.

Beraz, lan duina helburu garbi batekin: musika gazteen artean hedatzea. Primeran.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA