Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Ezin aukeratu
Mai08 0

Ezin aukeratu

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Christoph König. Bakarlaria: Alexander Lonquist (pianoa). Egitaraua: Sibelius, Chopin eta Beethoven-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: apirilaren 21a.

 

Aldez aurretik pentsa zitekeen zorte txarra izan zuela Alexander Lonquist piano joleak Gasteizko kontzertuarekin. Izan ere, bezperan, apirilaren 20an, Maria Joao Piresek Chopin-en ‘Piano eta orkestrarako 2. Kontzertua fa minorrekoa, op. 21’ obraren bertsio ikaragarria egin zuen, eta, hurrengo egunean obra bera jo behar zuen musikari alemaniarrak. Hori papeleta!! Aitortu behar dut hasiera batean, Lonquist-ek lehenego konpasak jotzerakoan, sentimendu ezkor bat izan nuela: hau ez da Pires, honek ez du haren jario musikal naturala… Baina ez, obra jo ahala konturatu nintzen beste ikuspegi batekin gerturatzen zela pianista hau obrara. Ez zegoen Pires-en goxotasuna eta fraseaketa dotorea, baina Lonquist-en jotzeko era zorrotz, doi eta puruak bazuen xarma berezi bat. Esan genezake honen Chopin ez dela hain ‘tradizionala’, taxu gehiagokoa dela, baina horregatik ez duela edertasunik galtzen. Benetan gustagarria izan zen.

Lonquist eta bere pianoa izan ziren saioaren izarrak, baina gainontzeko obrak parekoak izan ziren. Sibelius-en ‘7. Sinfonia, do maiorrekoa, op. 105’, konpositore honen obra ederrenetako bat da. Lan berezia da, mugimendu bakarrekoa, oso kontzentratua, beraz, eta Euskadiko Orkestrakoek, Christoph König zuzendariaren eskutik, jakin zuten ematen behar den sutilezia interpretazioari.

Kontzertuaren amaierarako utzi zuten Beethoven-en ‘5. Sinfonia do minorrekoa, op. 67’, ‘Patuarena’ lan famatua. Mila aldiz entzungo dugu eta beti aurkituko diogu lan honi berezitasun bat disfrutatzeko. Euskadiko Orkestraren bertsioa, klasiko eta zuzena izan zen, gehiegikeriarik gabea. Ongi.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA