Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Festa vienarra
Mai18 0

Festa vienarra

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jun Märkl. Bakarlariak: Viviane Hagner (biolina) eta Zoe Nicolaidou (sopranoa). Egitaraua: Berg eta Mahler-en lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: maiatzaren 11a.

 

Estilo desberdinak, bi ikuspuntu musikal baina giro, ‘atrmosfera’ bera: Viena. Horixe disfrutatu genuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren azken abonu-kontzertuan. Alban Berg-en ‘Biolin eta orkestrarako kontzertua’-k samurtasun berezia du hasieratik bukaeraraino. ‘Aingeru baten oroimenez’ idatzitako obra honek (Alma Mahler-en alaba zena) erromantizismoa eta dodekafonismoa batzen ditu maisuki, emaitza gozo eta aldi berean garratza eginez. Viviane Hagner biolin jole alemaniarrak berea egin zuen obra. Badu Hagner-ek afinazio berezia, oso purua, eta gaitasun aparta pianissimi ederrak egiteko. Pena ez zuela propinarik eman.

Bigarren zatian, berriz Austriaren oroimenak: Gustav Mahler-en ‘4. Sinfonia sol maiorrean’ lan ederra da, dantzaria, bariatua. Momentu nabarmenena laugarren mugimendua da, ‘Das himmlische Leben’ (Bizitza zerutarra) abestia. Zoie Nicolaidou sopranoak garbi utzi zuen zergatik aukeratu duten Frantzian mundu lirikoan etorkizun oparoko izar bezala. Adirazkorra da Nicolaidou, baina bere ezaugarri garrantzitsuena ahots kolorearen kalitatea da, oso biribila eta haragitsua. Orokorrean, bertsio bizia egin zuten Euskadiko Orkestrakoek, ondo egina.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA