Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Belusezkoa
Abu23 0

Belusezkoa

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Budapest Festival Orchestra. Zuzendaria: Ivan Fischer. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J. A. Sáinz Alfaro. Orfeoi Txiki. Zuzendariak: Esteban Urzelai, Montse Latorre. Kontraltoa: Gerhild Romberger. Egitaraua: Stravinsky, Bartók, Dvorák eta Mahler-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Datak: abuztuaren 20 eta 21a.

Hasi dira orkestra handiak azaltzen Musika Hamabostalditik. Hasteko, Budapest Festival Orchestrak bere ohiko maila altua erakutsi du. Harrokeri ariketa bat eginez (zentzu onenean noski), lehenengo bi saioetan estetika ezberdinetako musika eskaini du, eta, denetan, bikain. Zur eta lur utzi digute bere soinu landuarekin, fraseatze dotorearekin eta adireazkortasun naturalarekin. Bai, guztiz naturala, manierismo artifizialik gabe.

Larunbateko kontzertua Stravinsky-ren orkestrazio distiratsuarekin hasi ziren. ‘Jeu de cartes’ obra, poker-jokoan oinarrituta, lan umoretsu eta zertxobait satirikoa da. Budapestekoek, Ivan Fischer zuzendariaren eskutik, jakin zuten tximista guztiak ateratzen partituratik. Filigrana fina egin zuten soinaren aldetik. Jarraian, Bartók-en ‘Piano eta orkestrarako 3. kontzertua, mi maiorrean’ lanaren bertsio freskoa egin zuten. Primerako bakarlaria suertatu zen Dénes Várjon piano jole hungariarra. Teknika akatsgabea, adierazkortasuna, eta, batez ere, soinu biribil eta delikatua izan ziren bere bertute nabarmenenak. Obraren bigarren mugimendua, ‘Adagio religioso’, benetako momentu mistikoa izan zen entzuleentzat. Propina gisa, Janácek-en ‘On the overgrown path’ lanaren zati bat interpretatu zuen pianistak maisuki. Saioaren bigarren zatian Dvorák-en ‘8. Sinfonia sol maiorrean’ entzuteko aukera izan genuen. Aurrekoa bezain distiratsua eta, esan bezala, naturala, hain erraza eta gertua den Fischer-en zuzendaritza.

Igandean, beste estetika batean murgildu gintzuten. Mahler-en ‘3. Sinfonia, re minorrean’ obra aproposa izan zen orkestra honek emanten duena frogatzeko. Ordu eta erdi irauten duen sinfonia eder hau sentimendu guztien konpendioa bezala ulertu dezakegu. Eta, aldi berean, orkestraren kalitatea neurtzeko termometroa ere bai. Lehenengo mugimendua, ‘Kräftig. Entschieden’, benetan adoretsua entzun genuen, baina gehiegikerietan erori gabe. Halaxe, dotoreziaz, mugizu ziren musikariak uneoro. Halere, azpimarratuko nuke bigarren mugimendua, ‘Tempo di menuetto. Sehr mässig’, non soka erabat doi eta belusezkoa luzitu zen. Gerhild Romberger kontraltoak aktuazio sentsiblea egin zuen, eta Donostiako Orfeoia eta Orfeoi Txiki taldeak afinazio osoz eta delikadeziaz aritu ziren. Primeran.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA