Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Magia mozartiarra
Abu26 0

Magia mozartiarra

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Budapest Festival Orchestra. Zuzendaria: Ivan Fischer. Collegium Vocale Gent. Zuzendaria: Benjamin Bayl. Bakarlariak: Ákos Ács (klarinetea), Lucy Crowe (soprano), Barbara Kozelj (mezzoa), José Antonio López (tenorea), Neal Davies (baxua). Egitaraua: Mozart-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 23a.

Jarraitzen dugu Budapest Festival Orchestra zoragarriarekin, baina aldi honetan beste erregistro batean, Mozart interpretatuz hain zuzen ere. Egitarau osoa dedikatu zioten konpositore salzburgotarrari taldearen azkeneko saioan eta, aurreko kontzertuetan bezala, emaitza on-ona izan zen, nahiz eta ez erabateko bikaina.

Dudarik gabe, Ivan Fischer zuzendariak jakin izan zuela Mozart garbi, dotore eta txukuna egiten, baina malgutasun eta distira pittin bat falta zitzaion pastela guztiz gozoa egiteko.

Aldaketa batzuk izan ziren. Alde batetik, Jeremy Ovenden tenorea gaixorik jarri zen eta, horren ordez, José Antonio López aritu zen ‘Requiem’ obran. Bestalde, hasieran aurreikusita zegoen ‘Per questa bella mano’ obra ez zuten jo eta ‘Txirula magikoa’ operaren oberturarekin ireki zuten kontzertua, fintasunez. Jarraian, ‘Klarinete eta orkestrarako kontzertua la maiorrean, KV 622’ interpretatu zuten. Ákos Ács klarinete joleak saioaren une ederrenetakoak oparitu zituen, hain gozo eta malgua izan zen bere interpretatzeko era. Oso enpastatuak aritu ziren bai orkestra bai bakarlaria eta emaitza benetan dotorea izan zen.

Azkenik, arratsaldeko plater fuerteena iritsi zen. ‘Requiem re minorrean, KV 626’ obra ederra eta hunkigarria da, zalantzarik gabe, eta Budapestekoek bertsio neurtua eta zertxobait ‘luteranoa’ egin zuten, soila. Aitortu behar da izpiritualtasun berezia transmititu zutela, baina, aldi berean, zerbait falta zen momento batzuetan. Pasarte gehienetan entzuleok espresio kanporakoiagoa behar genuen, baina kontrakoa jaso genuen, oso adierazkortasun kontenitua. Collegium Vocale Gent abesbatza doitasunez aritu ziren uneoro, oso enpastatuak, eta bakarlariek aktuazio distiratsuak egin zituzten, batez ere Lucy Crowe sopranoa, beti puntu-puntuan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA