Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Gutiziak
Api09 0

Gutiziak

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrey Boreyko. Bakarlaria: Ivan Monighetti (txeloa). Egitaraua: Stravinsky eta Richard Strauss-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: martxoaren 16a.

Lan guztiz bereziak eskeini zizkigun Euskadiko Orkestrak azken abonu-kontzertuan. Benetako harribitxiak, azalduko dudan bezala, nahiz eta interpretazioaren emaitza irregularra izan.

Stravinsky-ren ‘Hileta-kantua’ azken urteetako aurkikuntza musikologiko garrantzitsuenetako bat da. Egileak 1909. urtean egin zuen obra hau Rimsky-Korsakov-en omenez, baina partitura Errusiako Iraultzan galdu egin zen eta ehun urte baino gehiago San Petersburgon ezkututa gelditu zen. Azkenean, 2015. urtean agertu zen lan preziatu hau.  Urte horretan eta hiri horretan estreinatu zen berriz Valeri Gerguiév-en eskutik. Konplexutasun armoniko interesgarria du obra labur honek eta ‘Suzko txoria’-ren sonoritateak gogorarazten dizkigu. Baina, tamalez, Euskadiko Orkestrak ez zuen jakin izan obrari mamia ateratzen. Irakurketa soil eta eskasa egin zuten, inongo ñabardurarik gabe.

Ondoren, konpositore berberaren ‘Maitagarriaren musua’ izeneko suitea jo zuten. Aurretik egindako ballet batean oinarritzen den obra polit hau, Txaikovsky-ri egindako omenaldia da. Ez da erraza Stravinsky-ren musikaren kolore eta ehundura guztiak ateratzea, egia da, baina gehiago espero genuen orkestrarengandik. Orokorrean interpretazio planoa iritsi zitzaigun. Pena.

Halere, alaitu ginen saioaren bigarren zatian. Richard Strauss-en ‘On Kixote’ biolontxelo, biola eta orkestrarako poema sinfonikoa guztiz adierazkorra atera zen. Andrey Boreyko zuzendariak jakin izan zuen bizitza ateratzen partituratik. Eta Ivan Monighetti txelo jole errusiarrak ere paper handia izan zuen arrakasta horretan. Soinu bero eta intentsoa du bakarlariak eta sakonki ezagutzen du obra. Bestalde, Delphine Dupuy, orkestrako biola bakarlariarekin batera elkarrizketa ederrak lortu zituzten, benetako gozamena.

Saio gazi-gozoa, beraz. Hurrengoan, gehiago.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA