Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Guztiz dotorea
Eka13 0

Guztiz dotorea

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Robert Treviño. Bakarlaria: Nikolai Lugansky (pianoa). Egitarua: Dean, Prokofiev eta Beethoven-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: ekainaren 4a.

 

Ez da ohikoa topatzea saio batean egitarau interesgarri bat, interpretazio akatsduna eta giro gertu eta didaktikoa, baina aldi honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lortu egin du.

Benetako plazerra izan zen Gasteiz-en entzundako abonu-zikloko azken kontzertu hau, aipatutako arrazoi guztiengatik. Goazen ba banan-banan azaltzera.

Egitarau koherente eta logikoa eskaini ziguten. Hasteko, Brett Dean konpositore australiarraren ‘Testament’ izeneko obra, ederra eta lazgarria, non Beetheven-ek bere belarri gaixoekin ‘entzuten’ zuen musika islatu nahi izan zuen, instrumentuen soinua andeatzen duten tekniken bidez. Bukatzeko, oso aproposa, Beethoven-en 3. Sinfonia, “Heroikoa”, jo zuten. Konpositore alemaniarrak, bere gaixotasunarengatik sufrimendu ikaragarriak jasotzen zituen garaian konposatu zuen sinfonia eder hau. Nahiz eta arazo larriak izan entzuteko, obra liluragarria egin zuen Beethoven-ek, freskotasun melodiko ikaragarria duena.

Tartean, Prokofiev-en ‘Piano eta orkestrarako 2. Kontzertua’ , hain zaila teknikaren aldetik eta hain poetikoa den kontzertua, aitzakia ezin hobea izan zen Nikolai Lugansky-ren aparteko talentua erakusteko. Ikaragarrizko erraztasun teknikoa izateaz gain, adierazkortasunez interpretatu zuen Prokofiev-en harribitxi hau. Pianista dotorea da, oso, jotzerakoan eta fisikoki ere bai. Dena da garrantzitsua, noski. Bis bat oparitu zuen Lugansky-k: Rachmaninov-en 12. Preludioa, op. 32, izar iheskor bat bezala. Entzuleak txundituta geratu ziren.

Orkestra fin-fina izan genuen kontzertu honetan, oso adi Robert Treviño zuzendariaren aginduak jarraituz. Musikarien eta Treviño-ren arteko komunikazio ona dela nabaria da, eta zuzendariak publikoari emandako azalpenak oso lagungarriak izan ziren, giro polita eta orain esaten duten bezala, ‘vibra’ onak lortuz.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA