Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Txalogarria
Abu21 0

Txalogarria

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Juanjo Mena. Bakarlaria: Asier Polo (biolontxeloa). Egitaraua: Haydn eta Beethoven-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 19a.

 

Musika Hamabostaldiak bizi dugun errealitate berrira egokitu behar izan zituen bere edukiak, baina bata bestearen atzetik ematen ari diren kontzertuen arabera, kalitatea ez da murriztu egokitzapen horrengatik.

 

Asier Polo bakarlari zela Euskadiko Orkestrak hilaren 19an emandako kontzertua benetako arrakasta izan zen, eta pasatzen ari garen une zailetarako benetako baltsamoa.

 

Juanjo Mena sasoi betean aurkitu genuen, orkestratik bere onena ateratzen jakin zuena. Une oro zaindu zituen soinua, soinuaren oreka eta fraseatzea, beti fantasiaz betea.

 

Euskadiko Orkestrak Haydnen bertsio oso biziak eskaini zituen. Alde batetik, ’44. Sinfonia, mi minorrean, ‘Trauer’ izeneko obrak irakurketa zirraragarria, dinamikoa, arina eta orekatua izan zuen. ‘Do maiorreko biolontxelo eta orkestrarako 1. kontzertua”- ri dagokionez, ezin izan zuen Asier Polok baino bakarlari hobea izan.

 

Biolontxelo jotzaileak ahalik eta gehien ustiatu zuen bere instrumentuaren indar espresiboa, Haydnen musikaren unibertso soilaren barruan, eta interpretazio adierazkorra, dotorea eta soinu magiko batekin lortu zuen. Txalo zaparrada izugarria lortu zuen interpreteak, eta bis bat oparitu zuen: Bach-en  2. Suite-aren Allemande, fin eta indartsua.

 

Kontzertua ‘hit’ seguru batekin amaitu zen. Beethoven-en ‘La maiorreko 7. Sinfonia’ entzuleen gozamena izan zen. Juanjo Menak Bonn-eko konpositorearen sinfonia ederrenetako honen bertsio soila eta erromantizismo neurtuarekin egin zuen. Bete-betean asmatu zuen.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA