Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Bravissima Yuja
Abu02 0

Bravissima Yuja

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Luxemburgoko Orkestra Filarmonikoa. Zuzendaria: Gustavo Gimeno. Bakarlaria: Yuja Wang (pianoa). Egitaraua: Ligeti, Listz eta Dvorak-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: Abuztuaren 1a.

Ikusmin handia zegoen Musika Hamabostaldiaren hasierarako, Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoarekin batera Yuja Wang pianista txinatarra bertan zegoelako. Artista hau fenomeno bat da pianoaren munduan. Bere kalitate artistiko ikaragarriari, presentzia inpaktantea eta musika klasikoan ohikoa ez den eszenaratzea gehitzen zaizkio. Jarrera naïf eta janzkera probokatzailea nahasteak,  musikari berezi eta bereziki moderno bihurtzen du. ‘Pop’ puntua du Wang andreak, dudarik gabe.

Baina atzo argi utzi zuena zera da, fisikoki deigarria izateaz gain, momentuko piano-jotzailerik onenetakoa dela. Zuzeneko emanaldia grabazio bat dirudien kasu horietako bat da. Baina ez da  perfekzio mekanikoa bakarrik. Bere teknika harrigarria da, bere exekuzio garbitasuna ezin hobea da, baina  horrez gain, bere fraseaketa musikalaren fantasia ñabardura aberatsez beteta dago.

Listz-en Mi bemol maiorreko piano eta orkestrarako 1. Kontzertuaren interpretazioa izugarri espresiboa izan zen, oso dinamika zainduarekin. Bravurazko pasarteak kemen handiz jo zituen, baina pianistak intentsitate hori oso une lirikoekin konbinatzen jakin zuen.

 

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoak bakarlariaren luzimenduari lagundu zion, bere zuzendari Gustavo Gimenok soinu- bolumen zuzenak sortzen jakin baitzuen, bakarlariaren zatia behar bezala nabarmentzeko.

 

Txalo zaparradaren aurrean, Wang-ek, bis bezala, Schuberten pieza bat interpretatu zuen, non publikoak musikari honek pianoan filigranak egiteko duen gaitasuna ikusi ahal izan zuen. Goxotasun hutsa.

 

Bestalde, orkestrak, Gimenoren zuzendaritzapean, musika dantzariz eta folkllore freskoz betetako bi lanen interpretazio oso zaindua oparitu zigun.

 

Gyorgy Ligetiren Errumaniako Kontzertua-k Transilvaniako folklorearen eragin argia du, konpositoreak eskualde horretan haurtzaroa igaro baitzuen. Lan hau, edertasun handikoa, 1971ra arte zentsuratu zen, ‘Errealismo sozialistaren’ arauek zioten bezala folklorea erabiltzen ez zuelako. Luxenburgoko Sinfonikoak erritmoz eta energiaz beteriko obra labur honen interpretazioa argitsua egin zuen.

Dvoraken 8. sinfoniari dagokionez, Bohemiako musika herrikoian inspiratua, Gustavo Gimenok lan eder honi eta orkestrako musikari distiratsuei (egurrezko instrumentuak eta soka zoragarriak) etekin guztia ateratzen jakin zuen.

Jokaldiari errematea emateko, Brahmsen 1. Dantza hungariarra jo zuten bis bezala. Benetako gutizia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA