Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Gaztetasunaren adorea
Abu09 0

Gaztetasunaren adorea

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Euskal Herriko Gazte Orkestra, Kanarietako Gazte Orkestra (JOCAN). Zuzendaria: Víctor Pablo Pérez. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro. Donostiako Orfeoi Gaztea. Zuzendariak: Klara Mendizabal, Leticia Vergara. Bakarlaria: Carmen Artaza (mezzoa). Egitaraua: Gustav Mahlerren ‘3. Sinfonia, re minorrekoa’. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 5a.

 

Musika Hamabostaldiak abuztuaren 5erako programatutako kontzertu honetan dena zen handia. Eszenatoki baten gainean 200 musikari egotea; bi orkestra gaztek obra handi bat elkarrekin interpretatzea; eta, jakina, Gustav Mahlerren hirugarren sinfonia monumentala, konpositore honen ekoizpenaren luzeena. Instrumentazio handien sinfonia da eta sei mugimendu ditu, horrelako lanetan ezohikoa.

Elementu horiekin guztiekin interpretazioak 10 puntukoa izan behar zuen. Eta benetan bertsio bikaina izan zen. Hasiera-hasieratik ikusi ahal izan genuen musikari gazteek partitura interpretatzeko eta Víctor Pablo Pérez zuzendariaren argibide zuhurrak betetzeko zuten gogo bizia. Esperientzia handiko zuzendaria da Vïctor Pablo, eta bi taldeak ederki uztartzen jakin zuen.

Bi taldeak heldutasun-une desberdinetan daude. Euskal Herriko Gazte Orkestrak sortu zenetik 25 urte bete berri dituen bitartean, Kanarietako Gazte Orkestra 2016an sortu zen. Baina, gaztea izan arren, pauso sendoak eta oso ondo zainduak daramatza, Víctor Pabloren eskutik, taldearen zuzendari artistikoa hain zuzen ere.

Sinfonia programatiko honetan, atal bakoitzak gai bat gorpuzten du (lehen mugimenduak indar telurikoak sinbolizatuko lituzke, bigarrenak landaredia, hirugarrenak animaliak, laugarrenak gizakiaren jaiotza, bosgarrenak aingeruak (haurren korua) eta azkenak maitasuna). Eta mugimendu horietako bakoitzean taldeek jakin izan zuten azpimarratzen musikak behar zituen kolore eta ehundura.

 

Carmen Artaza mezzoaren aktuazioa azpimarratu behar dut, laugarren mugimenduko O Mensch izeneko Lied-a sakontasun handiz eta zati honetako giroak eskatzen duen puntu onirikoarekin interpretatu baitzuen.

 

Bosgarren mugimenduan, Donostiako Orfeoiaren emakumeen ahotsek eta Donostiako Orfeoi Gazteak interpretazio bikaina egin zuten. Kantu garbia eta osotasunarekin ondo enpastatua izan zen.

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA