Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Hemeretzigarren mendeko maitasun tragikoa
Urt31 0

Hemeretzigarren mendeko maitasun tragikoa

Atalak: musika kritika

Fitxa: OLBEk antolatutako Jules Massenet-en ‘Werther’ opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Carlo Montanaro. Leioa Kantika Korala. Zuzendaria: Basilio Astúlez. Bakarlariak: Celso Albelo, Annalisa Stroppa, Lucía Iglesias, Ángel Ódena, Enric Martínez-Castignani, Josu Cabrero, José Manuel Díaz, Martín Barcelona eta Olga Revuelta. Eszenografia: Tiziano Santi. Eszena zuzendaria: Rosetta Cucchi. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: urtarrilaren 23a.

 

Nola aldatzen diren kontzeptuak, sentimenduak ulertzeko moduak, harremanak, garaiak aldatu ahala! Gaur maitasun toxiko gisa ulertuko litzatekeena, harreman obsesibo eta menpeko bat, erromantizismoaren garaian sentimendu purua zen, benetako maitasunaren muina.

Goethek ‘Werther gaztearen zorigaitzak’ eleberrian kontatzen zuen istorioak, Charlotterekiko maitasunez zoratzen dagoen eta bere bizitzako emakumea inoiz alboan izatea lortuko ez zuenez bere buruaz beste egiten duen idazle gaixo maitemindu horren istorioak, gaur egun, pertsona mespretxagarri eta eroaren istorioa dirudi. Hala ere, beharbada orain dela gutxi arte, ideia hori amodio infinitu eta ederraren ideia zen.

Nolanahi ere, eleberriak Massenet liluratu zuen, entzun dezakegun opera bizi eta delikatuki urratzaileenetako bat egiteko

 

Aitortu behar dut txikitan entzun nuen lehen opera izan zela, eta izugarri hunkitu ninduen, nire bokazio musikalean eragina izateraino. Bertsio hartan Alfredo Kraus zen Wertherren papera dotore egiten zuena, ahots berezi horrekin, itxura horrekin. Gazte erromantikoaren irudi bizia zen.

 

Oraingo honetan, Celso Albelo kanariarrak maitasunez zoratutako gazteari bizia eman zion. Egia esan, bere irudia ez da heroi erromantikoarena, baina bere interpretazioa nabarmena izan zen. Nahiz eta ‘O nature, pleine de grâce’ aria-n erregistro batzuetan nolabaiteko deserosotasuna antzeman genuen, egia esan, obrak aurrera egin ahala, protagonista ahots mailan hazten joan zen. Izan ere, ‘Porquoi me réveiller au souffle du printemps’ aria ospetsuan bere fraseatzea, bere ahots-emisioa, dena izan zen goxoa, eta publikoa liluratuta geratu zen.

Baina antzezpenak beste bi protagonista handi izan zituen. Annalisa Stroppa mezzoak erraztasun handiz antzeztu zuen Charlotte, ahotsez zein eszenaz. Eskutitzen eszena ospetsuan bereziki egoki aritu zen, hunkigarritasun handiz. Eta Lucia Iglesias sopranoak, Sophieren paperean, ahots argia, malgua, kristalinoa eta emozioz betea erakutsi zuen. Ahots honek, zalantzarik gabe, zeresan handia emango du hemendik aurrera.

Angel Odena baritonoak paper eraginkorra egin zuen Charlotteren senargai Alberti bizia emanez. Leioa Kantika Korala haur abesbatzak aktuazio bikaina izan zuen, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa diskretu mantendu zen ahotsen zerbitzura.

Eszenografiari dagokionez, Tiziano Santiren eskutik, eta eszena-zuzendaritzari dagokionez, Rosetta Cucchiren eskutik, zuzenak eta bitxikeriarik gabeak izan ziren.

Baina, egia esan, ez dakit zer ekarpen egiten duen XIX. mendearen hasierako ekintza joan den mendeko 40ko hamarkadara aldatzeak. Tira, badakit, ez zuen ezer ekartzen. Eta iraganari, orainari eta balizko etorkizunari irudimenez begiratuz Werther besaulki batean jartzearen fantasiak ez zuen inongo poesiarik ekartzen. Nolanahi ere, ez zion enbarazu handirik egiten.

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Hemeretzigarren mendeko maitasun tragikoa
  • Jainkoak ukituak
  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA