Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Erreginen duelua
Ots22 0

Erreginen duelua

Atalak: musika kritika

Fitxa: OLBEk antolatutako Donizettiren  ‘Maria Stuarda’ opera. Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Iván López Reynoso. Bilboko Operako Abesbatza. Zuzendaria: Esteban Urzelai. Bakarlariak: Yolanda Auyanet, Maria Barakova, Filip Filipovic, Manuel Fuentes, Cristina del Barrio eta Milan Perisc. Eszena-zuzendaria: Emilio López. Eszenografia: Carmen Castañón. Argiztapena: Oscar Frosio. Jantziak: Naiara Beistegui. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: otsailaren 14a.

Friedrich Schillerrek 1800. urtean ‘Mary Stuart’, bost ekitaldiko drama klasikoa idatzi zuen, non Eskoziako Maria I.aren azken egunak kontatzen dituen  Ingalaterrako Isabel I.arekin zuen gatazkan oinarrituta. Lan honek bi erreginen arteko lehia politiko eta erlijiosoa islatzen du, Mariaren exekuzioan amaituz. Drama honek Donizettiren Maria Stuardaren operarako oinarri gisa balio izan zuen, konpositore honen obrarik bizienetako eta elektrizatzaileenetako bat.

Agian ez da Donizettiren operarik programatuena, baina bai konplexuenetakoa eta musikaltasun eta ehundura harmoniko nabarmenen jabea.

Hori bai, interprete egokiak eta eszenaratze ona baditu, sortzen duen efektua ikaragarria da. Eta OLBEk oraingo honetan egin zuen proposamenak osagai guztiak izan zituen oso gustagarria izateko.

Bakarlarien interpretazioekin hasi aurretik, aipamen berezia egin behar zaie Carmen Castañónen eszenografiari eta Naiara Beisteguiren jantziei, izan ere, dena zuten publiko askotarikoari gustatzeko. Alde batetik, eszenografia oso minimalista zen, elementu gutxirekin eszenatokian, baina oso dotorea eta iradokitzailea. Oscar Frosioren argiztapena ere eszenaren efektu garbi eta hotzarekin bat zetorren.
Bestalde, eszenografia hotz eta denboragabeko horrekin batera, garaiko jantziak erabili ziren, pertsonaiak XVI. mendearen amaieran ezin hobeto kokatuz. Hala ere, nahasketa horrek ez zuen publikoa konfunditzen, baizik eta ekintza giro oniriko eta erakargarri samarrean kokatzen baitzuen.

Baina saioaren elementurik baliotsuena rol protagonistak interpretatu zituzten abeslari parea izan zen. Alde batetik, Maria Barakova errusiarrak, soprano kutsuko mezzoak, atzaparrez, intentzioz eta ahots irmoz betetako Elisabettaren bertsioa eskaini zigun. Bigarren ekitaldiko ‘Va, preparati, furente’ aria bezalako une magikoak oparitu zizkigun.

 

Bestalde, Yolanda Auyanet soprano kanariarrak drama handiarekin interpretatu zuen Maria Stuarda, eta ahots biribila erakutsi zuen. Bikain aritu zen opera osoan, baina aitortu behar da amaiera, ‘A, se un giorno da queste ritorte’ ariarekin, kadalsora doan arte, intentsitate ikaragarrizkoa izan zela.

Emakumezko protagonisten mailan egon ez ziren arren, zalantzarik gabe, FIlip Filipovic tenore kroaziarrak eta Manuel Fuentes baxu alacantarrak ere obrari biribiltasuna ematen lagundu zuten.

Bilboko operako abesbatzak, Esteban Urzelairen zuzendaritzapean, paper handia izan zuen antzezpenean, eta egia esan, enpastatuta entzun zen eta soinu-atmosfera bikaina sortu zuen. Euskadiko Orkestrak, bestalde, Ivan Lopez Reynosoren zuzendaritzapean, tonu orekatu eta malgua mantendu zuen ahotsei laguntzeko orduan.

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Erreginen duelua
  • Hemeretzigarren mendeko maitasun tragikoa
  • Jainkoak ukituak
  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA