Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Mahler-en inguruan
Urr17 0

Mahler-en inguruan

Atalak: musika kritika

Fitxa: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Yaron Traub. Bakarlaria: Guy Braunstein (biolina). Egitaraua: Berg eta Mahler-en lanak. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: urriaren 9a.

Hasi da Bilbao Orkestra Sinfonikoaren aurtengo denboraldia, egitarau sendo eta aldi berean hunkigarri batekin, Mahler konpositorea protagonista izanik. ‘Musika pil-pilean’ du izenburu denboraldi honek, eta, lehenengo saioa entzunda, ematen du benetan erakargarria eta pizgarria izango dela.

Mahler-en ‘1. Sinfonia Re minorrean, “Titan”’ obra ederra da, maisu baten gaztaroan egindako lana (28 urte besterik ez zuen konposatu zuenean), eta, beraz, freskotasun eta injenuitatez beterikoa. Melodiatsua eta gozoa, halaxe entzun genuen Bilbao Orkestraren bertsioan, Yaron Traub-en zuzendaritzapean. Esan behar da ‘Langsam. Schleppend’ (Poliki. Arrastaka) lehenengo mugimenduaren hasierako sarrera magikoan leuntasuna eta ‘magia’ hori falta izan zela, eta une batzuetan soinu zatar samarra iritsi zitzaigula, baina interpretazioa aurrera joan ahala, taldearen koalitateak azpimarratu zituen zuzendariak, eta, globalki, bertsio konbentzigarri eta entretenigarria disfrutatu genuen.

Kontzertuaren lehenengo zatian Alban Berg izan zen protagonista, baina Alma Mahler-ekin lotura duen obra batekin. Alma, Gustav Mahler-en alarguna, Walter Gropius arkitektoarekin ezkondu zen, eta alaba bat izan zuen, Manon. Berg biolin eta orkestrarako kontzertua lantzen ari zenean hil egin zen Manon Gropius, 18 urterekin, eta horrexegatik dedikatu zion obra, eta gehitu zion izenburuari “aingeru baten oroimenez”. Estilo dodekafonikoa mantenduz, lan estilizatu eta adierazkorra da, oso. Aldi honetan Guy Braunstein biolin joleak bertsio fina eta sentitua egin zuen. Bestalde, bakarlari eta orkestraren arteko konpaktazio eta elkar ulertzea nabariak izan ziren uneoro. Braunstein-ek bis bat oparitu zuen: deabruzko dantza hungariar bat, garden-gardena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA