Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Dramaren estasia
Mar03 0

Dramaren estasia

Atalak: musika kritika

Fitxa: OLBEk antolatutako Puccini-ren “Madama Butterfly”. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Massimo Zanetti. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Fiorenza Cedolins (Cio Cio San), Piero Pretti (Pinkerton), Gemma Coma Alabert (Suzuki), Luis Cansino (Sharpless), Mikeldi Atxalandabaso (Goro). Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: Otsailaren 23a.

 

Nork ez du ezagutzen Madama Butterfly-ren istorio tristea? Opera famatuenen artean koka dezakegu neskato inozoaren tragedia, non Cio Cio San, protagonistak, XIX. mendearen bukaerako ‘marine’ moduko bat ezagutu, harekin ilusionatu, eta betirako galtzen duen. Tartean, noski, ume bat jaiotzen da, eta bukaeran, maitasuna, umea eta bizitza, dena pikutara joaten zaio. Labur-labur, hori da argumentua. Akzio gutxiko gidoia da, baina oinarrizko sentimenduak lehertzen dira David Belascoren drama honetan.

Polit-polita da ipuina, eta halaxe, artifiziorik gabe, agertu zitzaigun OLBEk eskainitako produkzioan. Bertutea da askotan artifiziorik eza, baina aldi honetan bertsio estatiko hutsa suertatu zen. Oso ongi agian ahotsez disfrutatu nahi bada, baina ikuskizun oso bat gozatu nahi zutenentzat beharbada gutxi izan zen, edo ez oso konpletoa.

Eszenaratze pobrea, minimalistegia esan genezake, izan zen gakoa. Ideia ez da barrokismoan erortzea, baina, akzioaren aldetik hain planoa den argumentu batek zeozer behar du ikuspuntu bisualetik, eta pizgarri hori falta zen.

Halere, kalitate musikala da gehien inporta behar zaiguna, eta, alde horretatik, saio on bat izan genuen, mundiala izan gabe. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Massimo Zanetti-ren zuzendaritzapean, azpimarratze sendo eta dotorea egin zuen, eta bakarlariek modu egokiz bete zituzten beren rolak. Fiorenza Cedolins soprano italiarrak une ederrak oparitu zituen bere presentzia seguruaz eta ahots argitsuaz. Ez zuen hainbeste asmatu Piero Pretti tenoreak, interpretazio eskasa egin baitzuen eta nahiko irregularra. Hasiera flojo samarra egin ostean, momentu distiratsuagoak izan zituen, baina bikaintasunerako bidea mantendu gabe. Oso mezzo interesgarria iruditu zitzaigun, ordea, Gemma Coma Alabert, Suzuki karakterduna eginez, oso ahots proiekzio garbia erakutsiz.

Laburbilduz, ez zen Butterfly ideala, baina merezi izan zuen klasiko hau berriz entzun eta ikustea, nahiz eta ikuskizunari gatz pittin bat falta.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Erreginen duelua
  • Hemeretzigarren mendeko maitasun tragikoa
  • Jainkoak ukituak
  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA