Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Ehundura orkestralak
Api04 0

Ehundura orkestralak

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Robert Trevino. Egitaraua: Gaigne, Ravel eta Bruckner-en lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: martxoaren 16a.

Hiru konpositoreren lanek betetzen zuten Euskadiko Orkestraren azken abonu-kontzertuaren egitaraua. Eta hiruren dohain bat, askoren arten, noski, orkestrazio trataera berezi eta dotorea da. Bakoitzaren estilo batean, baina denak ere nortasuna handikoak.

Pascal Gaigne konpositorea gero eta gehiago gustatzen zait. Distiratsua da soinu-bandak egiten, baina orkestrarako egindako lanetan apreziatzen da bere imajinazioa ehundura desberdinak lortzen. Kasu honetan, ‘Hypnos variarion’ lan laburra, ariketa xarmagarria da, non kolore eta tinbre harrigarriak harrapatzen zaituzten hasieratik bukaeraraino.

Zer esango dugu Ravel-i buruz! Tinbrikaren magoaren ‘Valses nobles et sentimentales’ bals sorta, jatorriz pianorako egina, baina segituan orkestratu zuena, garai bateko saloiko dantzen birsortze estilistikoa da, ederra, gozoa, disfrutatzekoa. Ulertzen da pianorako partituran konpositoreak jarritako zita, Henri de Régnier-ena: ‘Alferrikako zeregin baten plazer gozo eta beti berria’. Euskadiko Orkestrak jakin zuen plazer txiki horien mamia ateratzen, Robert Trevino zuzendari gaztearen eskutik.

Saioaren bigarren zatian lan sendo eta erraldoi batekin topatu ginen. Anton Bruckner-en sinfoniak boteretsuak dira, eta guztien artean zazpigarrena, mi maiorekoa, maitatuenetako bat. Bere lau mugimendu handiek eramaten dute entzulea mundo zoragarri batera, melodia luze, dentso eta inguratzailez betea. Trevinoren bertsioa oso neurtua izan zen, inongo gehiegikeriarik gabea, ederra.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Erreginen duelua
  • Hemeretzigarren mendeko maitasun tragikoa
  • Jainkoak ukituak
  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA