Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Hau pasioa!
Abu08 0

Hau pasioa!

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Bach-en ‘Pasioa San Mateoren arabera’. English Baroque Soloists eta Monteverdi Choir. Zuzendaria: John Eliot Gardiner. Easo Eskolania. Zuzendaria: Gorka Miranda.

Agian abuztuaren hasiera ez da garai aproposena obra handi hau behar den sentimendu erlijiosoarekin entzuteko. Baina, sentimendua norberaren barruan dago, eta berdin da garaia, eguraldia edo kaleko giroa, ‘esperientzia erlijiosoa’ –Enrique Iglesias-ek esaten zuen bezala- bizi nahi bada. Aldi honetan, egia esan, jainkozaletasuna sentimendu artistikoaren atzetik geratu zen, hain ederki eta perfektua izan zen interpretazioa. Sir Eliot Gardiner-ek, English Baroque Soloists eta Monteverdi Choir taldeekin batera profesionaltasunaren lezio bat eman zuen dudarik gabe. Dena puntu-puntuan, neurtuta, abeslari guztiek buruz kantatzen… Eta, horrez gain, perfekzio suitzarrarekin batera, musikaltasuna, emozioa, parra-parra.

Bakarlariekin hasteko, james Gilchrist tenoreak, Evangelistaren rolean, interpretazio soil eta neurtua egin zuen, ederra. Stephan Loges baxuak, berriz, Kristoren paperean, tinbre beroa erakutsi zuen, malgua. Bestalde, aria eta rezitatibo guztiak Monteverdi abesbatzaren kideek abestu zituzten. Azpimarratuko nuke Reginald Mobley kontratenorraren erregistroaren edertasuna eta homogeneitatea.

Easo Eskolania fin aritu zen, afinatua eta egokia.

English Baroque Soloists taldeak maila ezin altuagoa erakutsi zuen: mila kolore, soinu malgua, eta berotasuna izan ziren ezaugarri nagusiak. Reiko Ichise japoniarraren viola de gamba-ren adierazkortasuna nabaria izan zen, baina orokorrean, talde osoak oparitu zuen bertsio ikaragarria. Hasiera bikaina, ba.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Erreginen duelua
  • Hemeretzigarren mendeko maitasun tragikoa
  • Jainkoak ukituak
  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA