Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Eremu berriak esploratzen
Aza05 0

Eremu berriak esploratzen

Atalak: musika kritika

Fitxa: ‘Dance of the sun’ izeneko espektakulua. Geneva Camerata. Zuzendaria: David Greilsammer. Koreografia, argia eta dantza: Juan Kruz Díaz de Garaio. Lully-ren ‘Le bourgeois gentilhomme’ eta Mozart-en ’40. Sinfonia sol minorrean, KV 550’. Lekua: Donostiako Kursaal Auditorioa. Data: urriaren 27a.

 

Ematen duenez, azkenaldi honetan ez da nahikoa klasikoen bertsio onak entzutearekin. Zeozer gehiago behar dugu. Ustiatu egin behar dugu maisulan bakoitza, ikuspuntu guztietatik dastatu behar ditugu behin eta berriro disfrutatu ditugun obra kuttunak. Ondo dago. Alderdi berriak ikustea edo aukera ezberdinak deskubritzea aberasgarria izan daiteke. Baina ez dugu galdu behar gauzen jatorrizko zaporea. Hau da, egitura berriak probatzeagatik ez dugu pentsatu behar formatu orijinala ez dela interesagarria, ezta pentsatu ere.

Gogoeta hau alde batera utzita, Geneva Camerata-k, David Greilsammer-en zuzendaritzapean eta Juan Kruz Díaz de Garaio-ren koreografia eta ideia orokorrarekin eskainitako performance-a edo ia happening-a kuriosoa izan zen. Eta oso konplikatua. Konplikatua musikarientzat, jo eta mugitu, dantzatu aldi berean egin behar zutelako. Lully-ren eta Mozart-en lanen interpretazioa zaila da inongo gehigarririk gabe, baina musikariak showmen eta showwomen bihurtu behar badira, ezin zaie exijitu normalean eskatzen dizkiegun doitasun eta perfekzioa.

Honexegatik miresgarria izan zen Geneve Camerata-ko musikariek lortu zutena: zutik, ibiltzen, etzanda, alde batera edo bestera mugituz, argirik gabe, edozein modutan, txukun-txukun iritsi zitzaigun haien interpretazioia, delikadeziarik gabe, ñabardura gehiegirik gabe, baina, tira, ondo.

Halere, produktu honen protagonista Juan Kruz Díaz de Garaio kontratenor eta dantzari legazpiarra izan zen. Berak harrapatu egin zuen taldearen izipiritua erabat bereganatzeko. Díaz de Garaio izan zen Hamelin-go txirula jolea eta musikariak, liluratuta, bere mundu hipnotikoan eta nolabait psikodelikoan sartu ziren. Inspiratzailea, oso. Baina Lully eta Mozart entzun nahi nuen eta, egia esan, despistatuta atera nintzen handik.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA