Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Gustu handiz
Abe21 0

Gustu handiz

Atalak: musika kritika

FItxa: Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Robert Treviño. Bakarlaria: Pablo Ferrández (txeloa). Egitaraua: Xostakovitx eta Schumann-en lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Abenduaren 11a.

 

Beste behin ere, eta pandemiak sortutako atsekabeen erdian, Euskadiko Orkestrak asmatu egin du abonu-programaren diseinuarekin. Ohiko programa izan gabe, edo agian horrexegatik, guztiz interesgarria eta liluragarria izan zen. Harribitxi bat.

 

 

Programa egokia izateaz gain, saioak lehen mailako interprete bat izan zuen. Pablo Ferrandez biolontxelo jotzaile gazteak 29 urte besterik ez ditu, baina sari garrantzitsu batzuk ditu atzean, eta munduko orkestra onenekin aritu da. Ez da harritzekoa ba Sony diskoetxeak kontratu esklusibo bat sinatu izana berarekin. Benetako izarra da Ferrandez musikaria.

Eta suposatzen zaion kalitate guztia ederki erakutsi zuen Gasteizko Principal antzokian emandako kontzertuan. Interpretatu zuen Xostakovitx-en ‘Txelo eta orkestrarako 2. Kontzertua’ benetan berezia da. Izaera introspektiboa eta iluna du, eta teknika akastuna eta sentsibilitate eta adierazkortasun handiak behar ditu. Koalitate guzti horiek sobran adierazi zituen txelo joleak. Originaltasun handiko interpretea da, baina bere fraseatze berezia koherentziaz betea dago eta horrek bizitasun handia ematen die bere bertsioei, oso esanguratsuak. Publikoa txundituta geratu zen eta txalo zaparrada handiz saritu zuen bakarlaria.

Egitaraua Schumannen 4. sinfoniarekin osatu zen. Edertasun handiko lan honek egitura klasikoa du, baina bere mugimenduen garapena oso librea da. Askatasun horretan luzitu zen Robert Treviñoren lana, bere bertsioari freskotasun berezia eta tinbre-argitasun handia eman baitzizkion. Interpretazioa biribila izan zen, dudarik gabe.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA