Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Egitarau nortasunduna
Api11 0

Egitarau nortasunduna

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Carlo Rizzi. Bakarlaria: Luis Fernando Pérez (pianoa). Egitaraua: Guridi, Falla eta Bizet-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: apirilaren 9a.

 

Arrazazko musika entzuteko aukera eman zigun Euskadiko Orkestra Sinfonikoak abonuko 11. saioan. Fallaren ijito-sorginkeriak, Guridi-ren orkestrazio distiratsuak eta Bizet-en musikaltasun kanporakoiak, dena batera, egitarau potentea egin zuten, publikoari izugarri gustatzen zaizkion horietakoa.

 

Guridi-ren “On Kixote-ren abentura” poema sinfonikoak biziki deskribatzen ditu Cervantes-en obraren hainbat pasarte. Richard Strauss-en “On Kixote”-ren eragina nabaria da obra honetan, baina konpositore gasteiztarraren nortasuna, bai orkestrazioan, hain aberatsa, bai melodiak kateatzeko moduan, begibistan dago. Orkestrak irakurketa polita egin zuen, pasionatua.

 

Jarraian musika frantziarraren eragina duen musika espainola entzun genuen. Falla-ren “Espainiko Lorategietako Gauak”, poema sinfonikoa izango balitz bezala, primeran irudikatzen ditu Andaluziako lorategi enblematikoetan sentitzen diren usainak eta sentsazioak. Kutsu inpresionista du obra honek, baina nortasun andaluziarra baztertu gabe. Aldi honetan, Luis Fernando Pérez-ek interpretazio txukuna egin zuen, oso ona teknikaren aldetik, eta elegantea. Halere, hanka sartu zuen piano joleak aukeratutako propinarekin. Albéniz-en “Asturias”, oso erakargarria da, baina arriskutsua, eta behar den garbitasuna falta izan zitzaion une askotan. Pena.

 

Bigarren zatia polit-polita atera zen, dudarik gabe. Georges Bizet-en “L’Arlesienne” 2. suite-a taxuz interpretatu zuten. Eta konpositore beraren “1. Sinfonia, do maiorrean”, 17 urterekin egindakoa, ederki iritsi zitzaigun, lehenengo mugimenduko doitasun gabezia txiki batzuk kenduta.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA