Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Mr.X
Urr28 0

Mr.X

Atalak: Sailkatu gabea

Ohituta gaude, futbolari super izarrak egindako ekintza solidarioak goraipatzera, edo telebistan eginiko aurpegi garbiketei arreta jartzera. Hala ere, ezin ditugu itzalpean utzi, elkartasun adierazpenak egiten dituzten futbolari ez hain famatuak. Kronika honetan Mister X jaunari buruz hitz egingo dizuet.

Ezaguna da oso, zenbait futbol talderen jarrera politikoa, filosofikoa, ekonomikoa… baita bertan jokatzen duten futbolariena ere. Athleticek adibidez, apolitiko bezala sinatzen ditu bere estatutuak, eta isilak nahi ditu bere soldatapekoak, Realean bezala egunkari fatxen protagonista bihurtu ez daitezen. Hori bai, badago zirrikituetatik ihes egin duen norbait.

Baloiaren profesional kontziente eta iheslari hau, askotan baloiarekin egindakoagatik kritikatua izan da, nahiz eta bere eginak hutsak baino nabarmenagoak izan. Egia da ez duela Julen edo Iribarren karisma, eta Comunion ere ez dituela puntu askorik ematen, baina horiek guztiak txikikeriak iruditzen zaizkigu Athleticeko Piratei baita lerro hauek idazten dizkizuenari ere.

Baina, zerk bereizten du “X Jauna” beste lehoiekiko? Bere keinuek, nola ez: gizarte eragileak, Euskara, Herria, Euskal selekzioen ofizialtasuna… babestu ditu. Nafarroaren konkista publikoki salatu du, pertsona jakituna da, historia ezagutzen du, eta Berri Txarrak taldearekin bat egiten du. “Bahituentzat” ere badu begirunea, eta askotan oparitu izan ditu sinatutako kamisetak eta abar.

Hurbiltasunean ere badago bere magia. Zaleak babestu izan ditu inoiz, haien eskubideak urratu izan dituztenean San Mamesetik kanpoko zelaietan. Beti solasean aritzeko prest, tipo apala eta eredugarria da.

Ez dut Mr. X-ren identitatea azaleratuko, super-heroien antzera, bere ekintzen garrantziekin geratuko gara. Ni pozik nago, eredugarria den mutil hau Athleticen urte askotarako egongo dela pentsatzean.

Txori bat da? Hegazkina ote? Ez… AURRERA MISTER X!!!!

Mister X

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA