Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » The American Dream
Urr22 0

The American Dream

Atalak: Sailkatu gabea

Ezagunak dira inperio yankiak sortu dituen monopolioak : indio ta bakeroen filmeak, NBA, McDonalds, Hip-Hopa, Coca-Cola, Baseball, NHL, pistolak institutuetan…baina, Zer dakigu bere futbolari buruz?

Major League Soccer 1993an sortu zuten, Alexi Lalas ilegorri mundialista burukide zelarik. 20 taldez osaturiko liga hau,  bi konferentzietan banandurik dago, Ekialde eta mendebaldeko multzoetan. Liga orokorra irabazteko, multzoetako lehenengo 6 sailkatuak, eliminatoriak jokatu beharko dituzte beraien artean, NBAk egiten duen bezala.

MLS honetan gure faboritoa dugu, AEB etan normaltasunetatik ateratzen den taldea, errebeldea ta ausarta, ezberdina, Portland Timbers Oregondarrak.

Talde berdeak era bitxian (oso Euskaldunean) ospatzen ditu golak . Aurkarien atea zulatzen duten bakoitzean, zuhaitz erraldoi baten zati bat mozten dute, norgehiagoka bukatzerakoan, golegileari oparitzeko.

Honetaz aparte, harmailetan ere influentzia ezkertiarra nabari da. Gay, trans eta lesbianen aldeko manifestazioak, antifa banderak,” tifo” antikapitalistak, errefuxiatuen aldeko mezuak… Livornoko gorrienek sinatuko lituzketen ikur eta antisistema mezuak, harrotasunez erakusten dituzte.

Ezinezkoa dirudi Mainstreamaren etxean,Soccer frankizia batek kirol iraultzailearen bozgorailua izatea. Baina batzutan, amets gaiztoen zirrikituetatik amets politak ihes egiten dute, horregatik agian, honi buruz ari ziren,  “The American Dream” famatua izendatzen zutenean.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA