Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Olentzero Eskoziarra
Abe25 0

Olentzero Eskoziarra

Atalak: Sailkatu gabea

Gabonak heldu direla somatzek  hainbat pista aurkitu ditzazkegu, zuhaitz mozorrotuak, kaletako argi ekologikoak (ironia modo ON), Santa Claus, Errege Magoak, Olentzero…honetan, gabonak ospatzeko ikur futbolero bat proposatuko dizuet.

Steven John  Naismith, Irvinen (Eskozia) jaio zen 1986 urtean. Kilmarnock FC, Rangers FC ,eta egun, Everton eta “dragoien” selekzioan haritzen den futbolaria da. Aurrelari trebea eta gogotsua, etengabe korrika, eta defentsak zirikatzen dituen horietakoa.

Txikitatik ikasi zuen helburu garestiak , soilik  izerdiarekin ordaindu zezakela. Ama supermerkatuan eta aita gizarte langile bezala egiten zuten behar. Familia ez zituen luxu askorekin bizi, herriko beste familiak bezala. Agian bere inguruak, eta odoletan jasandako dislexiak, ekarritako arazoak bultzatu izan dute nagusitan, besteenganako begirunea eta bolondres bezala jarduteko konpromezua.Zelaian bezala, kalean eta egunerokotasunean, ez du baloi bat galdutzat ematen, Dyslexia Scotland Elkartearen enbaxadorea, Glasgow Helping Heroes en kolaboratzailea da Naismith.

Futbolari dagokionez, denboraldi kaskarra izaten ari da Steventzat. Hasierako golak, oraingo aulki egonaldi luzeekin estaltzen ari zaizkio egunak. Hala ere, entrenamendu zein partidetako materiala eskatu, eta amaren laguntzarekin, bere auzokideei banatzeko ohitura du. Horrez gain, pasa den denboraldian, etxeko partidetara gonbidatu izan zituen Liverpooleko Langabetuen Kolektiboa.

Bost urte darama “Loaves and Fishes” Elkartearekin, etxerik gabekoentzat gabonetan afariak egiten. Lehenengoa Glasgow hirian eta gero Liverpoolen. Afaria ordaintzeaz aparte, bera pertsonalki janaria banatu, eta bertara hurbiltzen direnekin jan, hitz egin eta opariak banatzen ditu. ¿Ezagutzen duzue bera bezalako aberatsen bat?

Aurten, Gabonetako  zuhaitzan ikazdun berezi bat jarriko dut, gaitajole, futbolari eta Kilt polit bategaz jantzitakoa, esperantzarekin oparirik politena ekarri duen gabonetako ikono berria , irletako eta Euskal Herriko idoloa, Olentzero Eskoziarra.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA