Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Gutako bat
Mar14 0

Gutako bat

Atalak: Sailkatu gabea

2016 urteko martxoaren 13a, Bundesligako 26. jardunaldia, Borussia Dortmund vs Mainz, harmailak lepoz lepo, etxekoak 2-0 irabazten, ta zaleak…Isilik!!

Berdegunean pasatzen ari zena, albo batera utzi eta Deniz Ayketin arbitroak Marco Reus jokalariari galdetzen dio, ea zergatik alemaniako afiziorik zaratasuena abesteari utzi duten. Marco berak etzekien momentuan zer gertatzen ari zen…bihotzeko bat jota jarraitzaile bati bizitza joan zitzaion estadioan zegoela.

Partida bukatzera zihoanean, bufanda hori beltzak eskuan, Westfaliako taldea babesten dituzten milaka eztarriak “youll never walkalone” (ez duzu zekula bakarrik ibiliko) abestera jo zuten. 90 minutuen amaieran, jokalariek elkar hartuta, zaleengan hurbildu ziren, isilik, babesa, errespetua ta begirunea adierazteko.

Ez da ohikoa, zale anonimo batengatik, horrenbeste homenaldi kolektibo egitea. Baina horrek ezberdin egiten du Dortmundeko taldea, agian horregatik lerro hauek idazten dizuena, gaur dela denbora nahiko astebururo segitzeko ohitura hartu zuen.

John “Jock” Steinek (Celtic Glasgow entrenatzaile ohia) “Futbola zalerik gabe, ez da ezer” esan zuen inoiz. Agian hitz hauek kontutan izanda, agertu ziren plazara jokalariak, edo agian deskribatu ezinezko sentimendu indartsu batek bultzatuta.

Hil da zale bat, “Horma Horiaren” adreilu zatia, klubaren milaka jarraitzaileetako bat, izenik gabeko Dortmundeko familiaren kide garrantzitsua… gutako bat.

Bideoa ikusgai:

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA