Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Israel Antifa
Mai08 0

Israel Antifa

Atalak: Sailkatu gabea

Faxismoaren desertuan, gazte bat Hebroneko kale zikin baten kameren aurrean erail duten astean, oasi giza-futbolistiko batekin egin dut topo, ezkerreko kutsua duen Hapoel Katamon Jerusalem F.C futbol taldea.

2007 urtean Hapoel Jerusalemeko zale aktibistak (hiriaren eragile ezkertiarrak), Klubaren kutsua aldatzen hasia zela ikusita, (eskuma-elitistara), beste talde bat erostea eta kudeatzea erabaki zuten.
2 urte eman zituzten lanean froga-hutsunetan, talde berriarekin eman arte. 2009. urtean jaio zen, gaur ezagutzen dugun Hapoel Katamon Jerusalem izenarekin bataiatu zuten. 3 urtetan 5° mailatik 2° igotzera lortu zuten, hori eta Hapoel Jerusalemen kontrako derbia irabazi.

Dozenaka lorpenekin urte gutxitan, berriro lurreratzeko ordua heldu zen. Argi izan dute beti 1° mailan jokatzea ez dela helburua, nahiz eta egun, igotzeko postuetan egon. Imaginatu dezakezuenez, “apartheid”aren  jo puntuan, kirol arloa ez du horrenbeste garrantzirik. Horregatik erakunde honen jomuga, “fair play” hitza bere osotasunean betetzea da. Biolentziaren kontra eta elkarkidetzaren alde egiten dituzten proiektu komunitarioak aurrera eramaten.

Elkartearen zutaberik nagusiena  harrobia da, etorkizuna zihurtatzeko ume eta nerabekin lan egin beharko dutela argi dute. Hortaz, haur judutar eta arabiarrak elkarrekin jolasteko helburuarekin, 100 adingabe parte hartzen dute ” kick racism out of football” ( bota arrazismoa futboletik kanpo) programan.

Baina lan bateragarri honetan, ez dira danak zorionekoak. Azken urteetan judutar extremisten erasoak jasan izan dituzte, egoitzen kontrako bandalismoa, irainak, mehatxuak…hala ere, saria handiegia da kostaldean itotzeko.

Talde bitxi honen ikonoetako bat, Aviram Baruchyan kapitaina da, maite duen erakundearen lana, honako hitzekin deskribatzen du: “Jerusalen behar du gure taldeak adierazten duen elkarkidetza, ume judutar ta arabiarrei futbolan jostatzea gustoko dute, eta honen bitartez komunitatearentzat, beste hainbat gauza onuragarri lortu ditzazkegu”.

Jesarlekuetan ere aldaketa garaiak arnasten dira. Guda kolore beltz eta gorriekin babesturik, emakumeak, judutarrak eta arabiarrak ikusi ditzazkegu, Antifa ikurrak, kubatar bandera, Che Guevararen aurpegia, edota multikoloredun ohialekin bere ideiak ta jokalariak babesten. Batzutan Livornoko bihotzean jauzi garela eman dezake, baina ez, Jerusalem gordinari buruz ari gara.

Estatu kolonoak Daviden izarreko puntak zorrozten dituen bakoitzean, giza eskubideen plastikozko puxika zularazten du. Bakea bere jostailu sinple bat bailitzan tirokatzera ohitu dira, inpunitate osoz Abed al Fatah al Sharif-en bizitzarekin akabatu zuten bezala.
Esperantzarako hutsune bat dagoen edo ez adierazteko ez naiz gai, baina egia da, oasi bat dagoela tartean, Israel eraile ta faxista, ta kontrako norantzari eusten diotenak…Israel Antifa.

Hapoel Katamoneko zaleen bandera ta koloreak

Hapoel Katamoneko zaleen bandera ta koloreak

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA