Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Football against cancer
Eka05 0

Football against cancer

Atalak: Sailkatu gabea

Gaurko futbolaren marketingean, badira miloika eslogan eta mezu gureak egitarazi dizkigutenak: fair play, football against racism, love the game, impossible is nothing, respect, no to modern football… oraingo honetan Txurdinaga auzoko lagun batek, lelo berria proposatuko digu.

Urko Vera 1987eko maiatza baten jaio zen. Txikitatik futbola izan zuen pasiorik handiena, lerro hauek idazten duenarekin milaka ordu igaro zituen, auzoko kaletan bankuen azpitik sartzen ziren golak zenbatuz. Urte batzuk geroago, Norte Apache Donibanen eskeini behar genuen kontzerturako bidean gindoazelarik, irratian bidez Urkoren ametsa betetzen ari zelaren testigu izan ginen. 2011 urtean Athleticen 33# zenbakiarekin debuta egin zuen Sportingen aurka. Geroztik, Hercules, Alcorcon, Ponferradinan, Eibar, Mirandes eta Hego Koreako Hyunbuk taldeetan jokatzeko aukera izan du. Egun, Osasunaren kamiseta handia defendatzen ari da futbolari gogotsuak.

Aurrelari ausartak, ekainaren 27tik uztailak 1 artean, 6-14 urte bitarteko neska mutilekin egongo da lanean, antolatuko duen “Urko Vera Campus” ean. Futbol Udaleku hauetan, taktika ta teknikaz aparte, talde lana, elkarkidetza, osasuna, nutrizioa…eta hainbat arlo landuko dituzte, CD Txurdinaga, CD Otxarkoaga, CD Ibarsusi eta AD Berriotxoakeko profesionalekin.
Esan beharra dago, Osasunako aurrelariak bera ere, egongo dela umeekin lanean, aholku eta hurbiltasuna eskeiniz.

Campusaren azkenengo egunean, Urko ta beste zenbait jokalarik, ekimenaren etekin ekonomiko guztiak  Aspanovas (minbizia pairatzen dituzten umeen gurasoak) Elkarteari luzatuko dizkiete, egiten duten lan bikainarekin jarrai dezaten.

Minbizi madarikatuak ez du kolore, talde, arraza ta ekonomiaz ulertzen, beraz, Opiotarrok “Txurdiko Lehoiaren” erronka berria jarraitzera gonbidatu nahi zaituztegu, Campusaren berria konpartituz, partida honetan golak porteria bakarrean sartzea dugulako helburu, “Football Against Cancer”.

Info+ : www.urkoveracampus.com

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA