Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Neskak, ala inor ez!
Ira23 0

Neskak, ala inor ez!

Atalak: Sailkatu gabea

Emakumeak modan daudela, artikulu honetan esan daitekeen afirmaziorik nabarmenena da. Baina ez moda ibiltokietan arropa fashionarekin aldaka gora eta behera egiten dutenak, baizik eta takodun botak janzten dituztenak, lokatza zein belarran azala uzten dutenak, bai, asmatu duzue, emakume futbolariei buruz ari gara.

Futbol bideojokuetan lehenengo aldiz agertuko dira neskaz osaturiko taldeak, era birtualean beraiekin jokatzeko. FIFA16an , emakumezkoen 12  selekzio agertuko dira:  Espainia, Alemania, AEB, Frantzia, Suedia, Ingalaterra, Brasil, Kanada, Australia, Txina, Italia eta Mexiko . Orain, denok pentsatu ditugun galdera sorta plazaratuko ditut: Emakumezkoak gizonezkoen kontra jokatu ahal izango dute? Eta gizonezkoak mendean hartzen badituzte zer? Behingoz emakumezkoen futbolaren errebindikazio garaia iritsi da? Lasai, EA Sportseko marrazoak guzti hori kontutan izan dute, eta sexuen arteko partidak ez dira jokatuko, hau da, neskak soilik nesken artean jokatu ahal izango dute. Ez dute patriarkatu sakratua kolokan jartzeko arriskurik hartuko.

Hortaz nire burutapena: Pirateatuko dugu jokua neskak eta mutilak elkarrekin jolas dezaten? Mmmm agian hobeto ez badugu madarikatu hauen bideojokurik erosten.

RFEF (Espainiar Futboleko Federakundeak) ere badirudi, obariodunen futbolari garrantzia eman nahi diola, eta honetarako, publikoki profesional eta material egokiekin inbertitu duela iragarri du. ITZULPENA: Mediaprorekin (telebista kate pribatuetako futbola  maneiatzen duen inperio judeomasonikoa) bildu,eta Emakumezkoen liga indartzea eta profesionalizatzeak  ekonomikoki bideragarria izan daiteken edo ez, begiratzen ari dira. Benetan uste zenuten kirola eta berdintasunaren alde egingo zutela?( inozo batzuk gara) Negozioaren arabera ere,erabakiko du Real Madrid ahalguztiduna neska talde bat osatzea edo ez.

Badirudi,kirola eta berdintasunaren arteko kontuak Wall Streeten arabera neurtzen hasi direla. Ez badira laguntzak ematen, seriotasun ta profesionaltasunez, ez dira hobekuntzarik emango. Adibidez, Norbegia, Alemania edo Suediako neskak, txikitatik mutilak bezala, pilotarekin jokatzeko aukera berberak dituzte, hemen aldiz, oztopatzen ez dituzten ordutegietan soilik erabil ditzazkete zelaiak.

Egoera ikusita, nik greba bat proposatzen dut,ez nuke liga partidurik jokatuko, emakume kirolarien eskubideak bermatu arte… Neskak a la.inor ez!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA