Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Hil da futbola
Abu11 0

Hil da futbola

Atalak: Sailkatu gabea

Hori bai asmakuntza ona
une latzak ahaztu arazten dizkidana.
Betikotasunaren bila luze hori
botoia off-en jarri ta amaitua dago.
Hezitu egin gaituzte begi honen pean
ona eta txarraren patroia inposatuz,
baina botoia off-en jarri bezain pronto,
ez onik ez txarrik…hil da jainkoa!!

Honela dio Pi L T taldearen abesti famatuak, gizarteari eginiko kritika zorrotza, eta jainkotzat hartu genuen futbolari aplikatu ahal dioguna. Kantu honen garaian, Alfonsoren lehengo bota zuriak ikusten hasi ziren, kirolaren erromantizismoa betirako aldatuko zituen lehenengo pausuak ematen hasi ziren. 90. hamarkadan, gaur ezagutzen dugun kirolaren oinarri berri ta kutsatuak, diruaren diktadurapean ezartzen hasi zirenean.

Indar horren 120 miloi alek, eramaten dute Paul Pogba futbolaria, Torinotik Manchesterrerako bidea hartzera. Historian ez da ezagutzen, horrenbeste diru mugiarazi duen fitxaketarik, baina hori ez da berria industrailizazioaren hiriburua izan zen tokian. Azkenengo lau urteetan, 733 miloi  euro gastatu dituzte, United eta City taldeek. Bideojokuetan baino errezago lortzen dute, munduko jokalaririk onenen kolorea aldatzeak, kapitalismoak kamaleoiaren ahalmena bultzatu dezakelaren eredu. Baina…Zertarako 120.000.000 €?????

120 miloi, Brasilen “ospatu” diren Munduko Kopa eta Joku Olinpikoetan desagertarazi zituzten fabelako biztanleak, lapurretan ez ibiliarazteko.

120 miloirekin Assue ekottok, 4000000 bota erosteko. Kamerundarrak interneteko beherapenetan lortutako, 30€ balio duten botak darama.

120 miloi tona janari, begirune, liburu, besarkada… Guinea Ekuatorialen bizi diren Pogbaren familia ta auzokideak aurrera egiteko.

120 miloi adreilu Nepaleko umeek eskola bat izan dezaten.

120 miloi ukabilkada, Gazako horma botatzeko, munduaren begiak ireki eta Mass Medien ahoa izteko.

120 miloi gezur, egi bakarraren gozea asetzeko. Orwellen eleberria bailitzan, Anai Nagusiaren eskuetan lagatu dugu, hainbeste maite genuen hori, ortzadarraren argi ezberdinak monokromatikoa bilakatu dituzte.

120 miloi lotsa eta malko, Bukaneroak iragarri zuten bezala, hil da futbola.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA