Mateo
Mateo dut izena eta sendagile-koordinadorea naiz Lahskar Gahko ospitalean. Alde batetik, “medikuntza orokorra” saila dago. MSF arduratzen da horretaz. Nik gerra zaurituen atalean lan egiten dut, Emergency GKErekin, hain juxtu. Ospital hau gerra honen “beste aldeko” lekuko zuzena da. Gure gaixoen %90a zibila da eta, horietatik, erdia umeak. Ez dugu inoiz galdetzen zein aldetik datozen zauriak; ejerzitokoak, zibilak, oposiziokoak… berdin da guretzat. Emergency inbertsio pribatuei esker...
Read MoreUme hautsiak
“Sharifullah dut izena, 16 urte ditut eta Helmandekoa naiz. Ramadanaren amaiera ospatzen ari ginela, errepidera gerturatu ginen gidariak agurtzeko. Izan ere, oso auto gutxi igarotzen da Nad Alitik, nire herritik. Halako batean, soldaduen konboi bat ikusi genuen. Gero ez naiz ezertaz oroitzen. Ospitalean esnatu nintzen. Nire anaiak esan zidan tiro bat jaso nuela sabelean, ingelesena edo. Medikuek sendatuko naizela diote. Ez dakit. Hitz egite hutsak min handia ematen...
Read MoreHegoaldetik agur bat!
Ezin izan dut ezer bidali azken egunotan baina normalitateari eutsiko diot bihartik aurrera. Inshallah!
Read MoreTximeletak
Kabulgo OMAR lehergailuen museoan Ahmadin museoko arduradunarekin elkarrizketa. Zer dira hauek? PFM-1 infanteriaren kontrako lehergailuak dira. “Tximeletak” ere deitzen diegu. Errusiarrek egiten dituzte. Lur azpian “landatzen” al dira hauek ere? Ez, gerra garaian errusiarrek hegazkinetatik botatzen zituzten. Asko daude oraindik Afganistan osoan zehar. Ba al dakizu zergatik diren kolore ezberdinekoak? Zuk esan Urtaroen arabera aldatzen dira: zuria neguan, berdea udaberrian eta marroia...
Read MoreNola doa gerra?
Hauxe izan da gehien entzun dudan galdera duela hiru aste iritsi nintzenetik. Nik ere bertakoei makina bat aldiz galdetu diet, era batera edo bestera. Hala ere, onartu behar dut ez naizela gauza kazeta medio honek eskatuko lukeen hausnarketa sendoa egiteko. “Analisia” hitza potoloegia gertatzen zait, entzun eta jaso besterik ez baitut egin kazetari nabilenetik. Datozen lerroetan, beraz, entzundakoaren bilduma egingo dizuet. Talibanak herrialdeko hegoaldean dira indartsuen, nahiz eta...
Read More
Iruzkin berriak