Norbait falta da hemen!
“Mr Karlos, hiru hautagairekin elkarrizketa lotu dizut gaur goizerako!”, esan dit Rahmatullahk telefonoz 8:00etan. Bi ordu beranduago bere autoan jasotzean, emakume batekin, pastun batekin eta tajiko batekin genuela hitzordua jakin dut. “Teshekur, mr Rahmatullah!”, eskertu diot, ostegunean iritsi nintzenetik hamaikagarren aldiz. Rahmatullahk “goizerako” esan du baina Kabulgo trafiko izugarria batetik, eta hiru ordezkari zirela ikusita bestetik, asuntuak egun osorako joko zuela...
Read MoreNazioarteko Turismoaren Eguna?
“World Tourism Day” -Nazioarteko Turismoaren Eguna- irailaren 27an ospatzen omen da. Interneten aurkitu dut informazioa gaur, panel honekin topo egin eta gero. Azpialdeko ezkerreko koadroari erreparatu eta afganiar turismo elkarterik izan badela deskubritu dut gaur. Bada, egia esan, izugarria da herrialde honek eskaini liezaiokeena balizko turistari. Azter dezagun Afghan Tourism Organization-ek azpimarratutakoa: “Mountanious” (menditsua) irakur daiteke goialdean. Izan ere, Hindu...
Read MoreHelduak eredu nonahi
Gaur goizean topatu dut honako koadrila hau. Komentarioak sobran daudela uste dut, argazkia nahikoa esanguratsua baita. Ala ez?
Read MoreRahmatullah, Jorge eta hirurok
Rahmatullah zain neukan Kabulen, haserre. Ez nion esan bila etortzeko aireportura… Kontua da goizeko 5:30ean iritsi naizela eta goizegi iruditzen zitzaidan bila etortzeko eskatzea. Azkenean, 10:00etan egin dugu topo eta bostekoa eman diogu elkarri lehenengo aldiz bizitzan –telefonoz eta internetez baino ez genuen elkar ezagutzen–. Rahmatullah ordea, zein den? Utzi errebobinatzen. Joan den urtean nahiko e-posta bitxia jaso nuen. Jorge izeneko igorleak nire izena interneten aurkitu eta...
Read MoreLehen ustekabea Frankfurt-Kabul hegaldian
Jakinminak jota nengoen. Kabulera joateko hegaldia ekainean hartu nuen eta ordutik zalantza bat nerabilen buruan bueltaka: Nortzuk izango ziren nire bidaideak hegazkinean? Kazetariak? “Luxuzko” bizkarzainak? Militarrak baino ez? Galdera beste era batera botako dizuet: afganiarrik izango al zen Frankfurt-Kabul hegaldi hartan? Bada, Frankfurten bertan izan dut bidaia honetako lehen ustekabea, polita gainera. Alemaniar polizia bat –afganiar tropen instruktorea zela esan didate gero– eta...
Read More
Iruzkin berriak