Hiru horma tortura-gelarako
GOIZEAN Eutsi egingo dut… Horman orrialde zuri bat dagoen bitartean eta nire eskuko hatzak urtzen ez diren artean. Hemen, norbaitek mezu bat sakatu du hormaren bidez. Gure hariak zain bilakatu zaizkigu, horma hauetako zainak. Gure odol guztia horma hauetako zainetan isuri da… Mezu bat hormaren bidez: Ziega bat itxi dute, preso bat hil dute, beste ziega bat ireki dute eta preso bat eraman dute… EGUERDIAN Papera aurrean jarri didate, arkatza aurrean...
Read MoreQuibya*
Balak, ilargi beteko gauean mendiak eta bideak zeharkatu zituzten. Balak, talka egin zuten hormen kontra eta ateak eta leihoak kolpatu zituzten. Bihotz-erraietara zihoazen. Balak, harrien atzetik, labarretan zehar, hondar-zakuen atzetik. Balak. Harrietan odolezko mitreak barreiatzen dira eta odolezko apaingarriak itsasten dira paretetan. Balak eta gelignita, gorpuak hienei botatzen dizkiete. Garia erein genuen baina ez genuen jaso, Mahastiak garaztatu genituen baina ez genuen ardorik...
Read MoreHilotz anonimoak
Hilotz anonimoak ez ditu ahanztura batek batzen, ez ditu oroitzapen batek bereizten… Neguko belarretan ahazturik kalearen gainean, zangartasun eta sufrimenduzko bi kontakizun luzeren artean. “Biktima neu naiz!”. Eurek ez zuten erantzun: “Biktima batek ez du beste bat hiltzen. Eta istorio honetan bada hiltzaile bat eta biktima bat.” Haurrak ziren, Kristoren altzifreetako elurra jasotzen zuten eta aingeruekin jolasten ziren adin bera zutelako… Eskolatik ihesi...
Read More
Iruzkin berriak