Engranaje artean
Hasiera » musika » Entzuten al duzu oihartzuna?
Urr14 6

Entzuten al duzu oihartzuna?

Atalak: musika

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}

Urriak 12, gaitzespen eguna ospatzekorik ez zeukatenentzat. Hala ere, “yo he tomado ya una decisión, diversión es lo que yo busco,  solo quiero disfrutar”  lematzat, askok egin genuen bat Durangon. Espainiar inperioaren aldeko toparik ez, baina Anestesia beste behin taula gainean ikusteak merezi zituen topa bakar bat baino gehiago, bizpahiru edo zazpi-zortzi buru kolpe, zein biharamuneko afonia eta samako minak. Zarauzko laukoteak, mende laurden eta gero,argi utzi zuen pozoi gozoa izaten jarraitzen duela, ezagutu dudan Anestesia dosirik bortitzenetarikoa. Burmuinak astinduz, fantasiaren garapena, sormen handiko jolasak eta peajerik gabeko doinuak nagusitu ziren larunbat gauez Durangoko txosnagunean. Minutu gutxi batzuk izan zirelako ustean baina ordu bete luzez, aske sentitu nintzen, bizitza dastatu nuen, eta lepoa jokatuko nuke ez nintzela bakarra izan. Ni, zu, gu… unibertsoa gara! Edo izan ginen behintzat herenegun gauez.

Zazpi bat graduko tenperatura eta giroa bero. Euforia. Sentitu genituen zerua eta infernua. Deabruaren truko bat bailitzan azaleratu ziren lur azpiko ahotsak, askatu ziren luzez barnean gordetako gorrotoaren ahotsak, jo puntuan jarri ziren hitz pozoinduak, eta ez dut nahi polizia izan oihukatu zen ahots batez biktimak ixilik geratzen ziren bitartean. Asteburua pasata, oraindik ere behin eta berriz erreproduzitu dezaket ahots urratu guzti haiek, denak batera, sortutako orroa, basurdearen irrintzia. Ehiztariaren heriotza.

Eta zuk, irakurlentzule, entzuten al duzu orro haren oihartzuna? Sasoiz zabiltza erantzuteko, beldurrak ez dezala zure ahotsa ixildu, orain da zure txanda, ezazu galdu aukera. Diagnosiak hainbeste diren honetan, baliteke terapiarekin jo izana. Nik neuk behintzat, asteburuko anestesia dosiaz geroztik ez daukat munduarekin batera usteltzen ari naizelako sentsaziorik. Baina… eta zuk, entzuten al duzu oihartzuna?

Erantzun.  Edo justifika zaitez eta zoriontsu bizi.

Nire partetik pentsamendu zoragarri bat besterik ez. Agur beldur guztiak eta kaixo askatasuna.

6 Iruzkin

  1. hodei | 2013-10-14 at 13:46

    earraaaaaaaaaaaaaa!!!!

    Reply
  2. Haitz | 2013-10-15 at 18:48

    TERAPIA BRUTALA ASTEBURUKOA!!!!

    Ajea ere bortitza astelehenekoa… Hurrengo dosia jasotzeko irrikitan!

    Oraindik ere lurreratzeke! Tantaka odola garbitu nahirik…

    Reply
  3. Antton | 2013-10-16 at 12:46

    Mezi izantzun aurretik hotzez akatzen eotiak ondoren berotan urtutzeko… segi egurrian!

    Reply
  4. gaztaio | 2013-10-16 at 17:52

    kriston kontzertua!!!!!
    eta oso earra testua be! egurra!!!

    Reply
  5. ANESTESIA | 2013-10-21 at 21:38

    Inoiz egin diguten artikulorik onena, landuena..inpresionatuta geratu gara! Hori da hori idaztea!
    Mila esker, benetan!

    Reply
    • alekunberri | 2013-10-24 at 15:52

      Eskerrik asko! Asko pozten nau zuen partetik erantzun hau jasotzeak… aupa zuek, redio!!!

      Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Amaia Lekunberri

Mundu honetako bizilagunen gehiengoa gaitu azpiraturik makinak, baina ez hargatik errenditurik. Egitura zanpatzailearen arrabotsak ezer aditzeko tarterik ematen ez badu ere, makineriarena ez den beste jardun bat antzeman daiteke honen baitan. Engranajeen hortz artean, hamaika dira birrinduak izateari erresistentzia jartzen dioten norbanako, talde eta borrokak. Herri boteretik, behetik gora, eta bizitza erdigunean jarri asmoz makineria trabatzeko ahaleginean dihardutenak. Berauek izango ditu ardatz blogak, feminismoari (zeharkatzen duten borroka guztiekin) toki zabala eskainiz.

Azken bidalketak

  • Gonbidatu deserosoak
  • Langileen eskubideak, sintoma arinekin
  • Etxebizitza, auzi feminista
  • Deserria
  • Ez manipulatzaileak, ezta koitaduak ere

Iruzkin berriak

  • Langileen eskubideak, sintoma arinekin(e)k Langileen eskubideak, sintoma arinekin bidalketan
  • Zaintzak(e)k Zaintzak, garaiotan bidalketan
  • Etxebizitza lubaki • ZUZEU(e)k Etxebizitza lubaki bidalketan
  • LANAREN EKONOMIA: Amazon Ezkerraldean, Klasea eta aniztasuna eta Turistifikazioa | Bilbo Hiria irratia(e)k Tourist go home bidalketan
  • Errealitatea autobusean paseo bat da - halabedi(e)k Errealitatea autobusean paseo bat da bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko iraila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • Argazkilaritza
  • arrazakeria
  • Etxebizitza
  • feminismoa
  • Gizartea
  • jendartea
  • musika
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • turistifikazioa
  • xenofobia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA