Amaia Lekunberri
Mundu honetako bizilagunen gehiengoa gaitu azpiraturik makinak, baina ez hargatik errenditurik. Egitura zanpatzailearen arrabotsak ezer aditzeko tarterik ematen ez badu ere, makineriarena ez den beste jardun bat antzeman daiteke honen baitan. Engranajeen hortz artean, hamaika dira birrinduak izateari erresistentzia jartzen dioten norbanako, talde eta borrokak. Herri boteretik, behetik gora, eta bizitza erdigunean jarri asmoz makineria trabatzeko ahaleginean dihardutenak. Berauek izango ditu ardatz blogak, feminismoari (zeharkatzen duten borroka guztiekin) toki zabala eskainiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Langileen eskubideak, sintoma arinekin(e)k Langileen eskubideak, sintoma arinekin bidalketan
- Zaintzak(e)k Zaintzak, garaiotan bidalketan
- Etxebizitza lubaki • ZUZEU(e)k Etxebizitza lubaki bidalketan
- LANAREN EKONOMIA: Amazon Ezkerraldean, Klasea eta aniztasuna eta Turistifikazioa | Bilbo Hiria irratia(e)k Tourist go home bidalketan
- Errealitatea autobusean paseo bat da - halabedi(e)k Errealitatea autobusean paseo bat da bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko martxoa
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko iraila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2013(e)ko urria
Barka, baina teoria hori…
Atalak: Sailkatu gabea
Brasilgo presidente kargua hartu berri duen Lula da Silvaren aurkako estatu kolpea emateko eskatuz militarrei, Jair Bolsonaro lider ultraeskuindarraren milaka jarraitzailek presidentearen egoitza, Kongresua eta Auzitegi Gorena okupatu zituzten hilaren 8an. Gertakariak antzekotasun nabarmenak ditu bi urte lehenago AEBetan jazotakoarekin: Donald Trumpen jarraitzaileek Washingtoneko Kapitolioa hartu zuten, hauteskundeetako emaitzak ziurtatzeko. Gorka Bereziartuak Faxismoaren outfit berria artikuluan azpimarratu zuenez, eskuin muturraren modus operandi berri baten aurrean egon gaitezke: “Hauteskundeak galtzen dituztenean, euren oinarri soziala erakundeak astintzera bidali”. Aurretiaz eta denbora luzez, hedabide hegemonikoek haien errelatoa hauspotu izanak errazten du hori. Eta horrekin batera, eskuin muturrak publikoa xaxatzeko darabilen tresna indartsuak: sare sozialen bidezko informazio jarioa. Erdizkako egia, gezur erabateko eta konspirazio teorien koktela. Hurrup.
Desegonkortasunak eta etorriko denarekiko ziurgabetasunak ezaugarritzen dute bizi dugun garaia. Airean datzan ondoeza murtxikatu egin daiteke, eta ez da gutxiagorako. Halabaina, konplexua da inguratzen gaituen errealitatea, eta hori ez da edonolako traba gertatzen ari denaren gaineko irakurketa zuzenak egitera bidean. Hari-mutur guztiak lotu ezinagatik senti genezakeen larritasuna izan daiteke konspirazio teorien amua irensteko arrazoietako bat. Izan ere, Carlos Buj-ek Ctxt-n argitaratutako analisian azaltzen duenez, “errealitate konplexu eta larrigarria sinplifikatzen dute, erantzukizunez salbuesten gaituzte, eta gehiengoari oharkabean pasa ohi zaizkion gauzak deskubritzen dituen pertsona argi gisa balidatzen gaituzte”. Behin teoriak sinetsita, kontutan hartuak ez izateak berretsi egiten du postura gainera.
Eskuin muturrak badaki desegonkortasun egoerez baliatzen, konspirazio teorien bidez jendea –eta hortaz, gertakizunen bilakaera– berera lerratzeko. Buj-ek gauzatutako ikerketa horren froga: larrialdi klimatikoa gezurtatzen duten konspirazio teoriak aztertu ostean, “porositate argia” antzeman du berak konspiranosfera izendatutakoaren eta eskuin mutur espainolaren artean. “Obsesioak elkarbanatzeaz gain, narratiba batek bestea elikatzen du”, dio. Eta hori esanda, ñabardura egin du: espektro politiko ezkertiarrarekin identifikatzen diren pertsonak ere egin dezakete bat teoriokin. Elitea jo-puntuan jartzea, autoritarismoaren aurka altxatzeko deia… “errebelde” eta “antisistema” zirkulua irudi dezake. Baina ez ote zaion bati baino gehiagori oharkabean pasa faxistak ere ager daitezkeela gisa horretan, errebeldiak eta indarrean den sistemarekiko ustezko aurkakotasunak ez dutela nahitaez ideia ezkertiarren eskutik joan behar.
Bereziartuaren artikulura itzuliz, eta dioenarekin bat eginez, faxismoaz dugun iruditeriak ez dio erantzuten egungo errealitateari. Residualak dira neonazi estetika daramatenak, jende arrunta da gehiengoa. Erreparatu diezaiogun ondo heltzen zaigun informazioari eta albokoari, egon nahi dugun tokian gaudela ziurtatzeko.