Hasiera »
Amaia Lekunberriren bloga - Engranaje artean
Amaia Lekunberri
Mundu honetako bizilagunen gehiengoa gaitu azpiraturik makinak, baina ez hargatik errenditurik. Egitura zanpatzailearen arrabotsak ezer aditzeko tarterik ematen ez badu ere, makineriarena ez den beste jardun bat antzeman daiteke honen baitan. Engranajeen hortz artean, hamaika dira birrinduak izateari erresistentzia jartzen dioten norbanako, talde eta borrokak. Herri boteretik, behetik gora, eta bizitza erdigunean jarri asmoz makineria trabatzeko ahaleginean dihardutenak. Berauek izango ditu ardatz blogak, feminismoari (zeharkatzen duten borroka guztiekin) toki zabala eskainiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Langileen eskubideak, sintoma arinekin(e)k Langileen eskubideak, sintoma arinekin bidalketan
- Zaintzak(e)k Zaintzak, garaiotan bidalketan
- Etxebizitza lubaki • ZUZEU(e)k Etxebizitza lubaki bidalketan
- LANAREN EKONOMIA: Amazon Ezkerraldean, Klasea eta aniztasuna eta Turistifikazioa | Bilbo Hiria irratia(e)k Tourist go home bidalketan
- Errealitatea autobusean paseo bat da - halabedi(e)k Errealitatea autobusean paseo bat da bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko martxoa
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko iraila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2013(e)ko urria
Ciutat Morta edo ‘Der Prozess’
2015-01-22 // Gizartea // Iruzkinik ez
Arrazoirik gabe atxilotua izatea, errugabetasun-presuntzioaren ukapena, zehaztezina den mehatxu baten aurrean norbere burua defendatu beharra eta eskuraezina den justiziari heltzeko alferrikako ahaleginetan ahitzea. Egoera kafkianoetan kafkianoenetarikoena izan litekeenak Franz Kafka beraren ‘Der Prozess’ lana eta honen protagonista Josef K.-ren istorioa ekarri diezazkioke eleberria irakurri duena edonori gogora, zer esanik ez egoera kafkiano horren egitura berbera errepikatzen duen kasuan oinarritutako ‘Ciutat Morta’ dokumentala ikusi duenari.
4F kasua, 2006Ko otsailaren 4an hasiera eman zitzaion amesgaiztoa du gaitzat Xavier Artigas eta Xapo Ortega egileen ‘Ciutat Morta’ dokumentalak. Aipatu data horretan, jai giroan murgilduta zegoen Bartzelonako okupatutako teatro baten inguruan hasitako karga polizialak eman zion bukaera gauari, poliziaren jarrera zakarrak okupatutako eraikinean zegoen zenbait pertsonengan ere jarrera zakarra eraginez eta kontuari amaiera dramatiko xamarra emanaz: kalean zegoen polizia andanari teilatutik zenbait objetu jaurtikitzen hasteak kaskorik gabe zebilen polizietako bati buruan loreontzi batekin jo eta hau koma egoeran ustea eragin zuen. Gertakari honen ostean emandako atxiloketak, eta 4F kasua bere osotasunean, mendeku argi baten erakusle dira.
Erregimen frankistaren oinorderko dugun sistema judizialaren babesarekin eraikitako muntaia polizial honetan, zeinak oinarrizko eskubideen urraketa, arrazismoa eta klasismoa erabili dituen, ezer gutxi balio izan du zauritutako polizia jo zuen loreontzia teilatutik jaurtikia izan zelako datuak. Atxilotutako bost pertsonetatik hiru kalean zeuden erasoa eman zen momentu horretan, eta beste biak inguru hartan ere ez zebiltzan. Sinestezina gerta daitekeen arren, muntaia honetan nahasi zituzten bost norbanakoak beraien itxuragatik atxilotuak izan ziren, kolektibo oso bati erasotzea xede. ‘Gizatasun ordenantza’ deritzon lege higienista estreinatu berri zuen Bartzelona eredugarriari, gentrifikazio planen mesedetan, ezin hobeto zetorkion antisistema itxurako bost gazteak kolektibo oso baten izena zikintzeko erabiltzea. Logika makabro honen arabera eraikitako prozesuak, duela 90 urte kaleratutako eleberrian nola, pertsonaia printzipalaren akaberarekin amaitu zuen.
Kartzelako irtenaldi bat aprobetxatuaz bere buruaz beste egin zuen Patricia Heras-i omenaldia izan nahi du dokumental honek, zeinak esna egonda ere amesgaizto batetan bizitzera kondenatu zutela ikusita, bere bizitzari amaiera ematea erabaki zuen. Patriciaren azken erabakia medio, suizidiorik gabe ere aski denuntziagarria den kasu honi sentsibilitatea ukitzeko gai den ñabardura hori gehitu zaio, zeinak ikusleari espetxe politikek norbanakoan eragiten duten kaltea (doakoa gainera) ezin hobeki irudikatzea ahalbidetzen dion. Patriciari behar bezalako omenaldia ez ezik, justiziarantz eta ikusleak kontzientziatzerantz bidean emandako pausoengatik batez ere, lan bikaintzat jo daiteke ‘Ciutat Morta’ dokumentala. Aurkeztu zen egunetik gaur arte honek izan dituen ikustaldi kopurua kontutan izanda, eta honek ikusleengan izandako eragina aintzat hartuta, zinez espero dut aurrerantzean ematen diren muntaia polizialen aurrean 4F kasuak lortu duen tamainako oihartzuna eta salaketa emateko beste inork bizia utzi beharrik ez izatea.
Polizia, honen zigorgabetasuna, kartzela, sistema judiziala, … puntu askoren inguruan hausnartzeko parada ematen duen lana dugu ‘Ciutat Morta’, eta argigarri suerta dakiguke, baita ere, datozkigun garaiak aurreikusteko. Izan ere, ‘Mozala legea’ eta honen eskutik datorren Erreforma Penal onartu berria tarteko, demokraziaren joku zelaia amarru berriz josita eta are labaingarriago jarri digute. Ba omen dabil, ‘Demokraziaren kontra‘ titulupean, joku hau musu-huts uzteaz diharduen txosten bat hor zehar bueltaka, baina gaurkoz utzi dezagun kontua hemen, gehiegitxo litzateke eta beste muntaia polizial bati buruz hizketan hastea…
«I AM WHAT I AM»
2014-11-14 // Gizartea // Iruzkinik ez
« I AM WHAT I AM’» horra marketinaren azken eskaintza munduari, horra publizitate garapenaren maila gorena, zirikada guztietan aurreratuena, ohiko “izan zaitez desberdin”, “izan zaitez zu zeu”, “edan ezazu Pepsi” baino hagitzez aurreratuago. Kontzeptuak asmatzen igarotako hamarkada hauek guztiak, honetara iristeko, tautologia hutsera. NI=NI.
‘Heldu den Matxinada’ saiakeran irakur daitezkeen Batzorde Ikusezinaren hitzok ezin hobeak iruditu zaizkit neuk ere, hipsteriak jotako norbanako bezala, Victor Lenore-ren ‘Indies, Hipsters y Gafapastas, Cronica de una dominación cultural’ liburua ematen ari den zeresanean muturra sartzeko. Iragan hurbilak erakutsi digunaren arabera, bada halako joera bat modernoak jo puntuan jartzeko (gogoratu bedi irakurleak Mursegoren ‘Eusnob’ kantua edo Beñat Sarasolaren ‘Euscool manifestua’) , zeinak ezinbestean eragin ohi dituen modernoa nor den edo nor ez den defendatzera datozen mila argudioz puztu eta ondoriorik gabe itzali ohi diren elkarrizketak. Lenoreren liburua gauza berri larregi esatera ez datorren arren, hau irakurri dutenen artean dezente errepikatu den iruzkinik bada: irakurlea, orokorrean, idazleak kritikatzen duen jarreraren bat edo besterekin identifikatzen da. Eta horrek, onartu dezagun, izorratu egiten du bat. Baina honen aurrean defentsiboki jarri eta norbere burua arrazoi merkeekin zuritzera mugatu diren jarrerek zer pentsatua ematen didate, eta nago honako jarrera honekin bilatzen den bakarra norbere printzipioekiko inkoherentziak besteen begietara koherente bilakatu eta bizi eroso batekin lasai jarraitzea dela, beti ere ‘hipster’ edo ‘e(u)snob’ etiketetatik salbu. Batzorde Ikusezinaren hitzok oso adierazgarri iruditu zaizkit kontu honi pare bat buelta emateko, izan ere aipatu NI=NI tautologiaren burrunba momenturo jasateak gugan duen eraginak gure Nia-ren kudeatzaile asegaitz bilakatu gaitu, eta nago hipsterizazio faseko zenbait puntu betetzea dela horren adibide garbiena. Izan ere, zer da Hipster bat Nia egituratu eta zaindu batekiko obsesioa, maila patologikoraino eramana, ez bada? Maila ezberdinetan bada ere, ez al gara guztiok erortzen gure Nia-ren zizelkaritzan?
«NI NAIZENA NAIZ». Nire gorputza nirea da. Ni ni naiz, zu zu zara, eta hala oker gabiz. Masa pertsonalizazioa. Kondizio guztien indibidualizazioa: bizitzarenak, lanarenak, nahigabearenak (…) Ni izateko nahia handitzen den heinean handitzen da sentitzen dudan hustasuna. Zenbat eta gehiago esan, orduan eta isilago nago. Nire buruaren atzetik zenbat eta gehiago korrika egin, orduan eta nekatuago nago. Leihatila aspergarri baten antzera kudeatzen dut, duzu, dugu gure Nia. Geure buruaren ordezkari komertzialak bilakatu gara: merkataritza bitxia. Pertsonalizazioz mozorrotutako anputazio baten berme emaile bihurtu gara.
Tak eta tak, zizelarekin Nia-ri forma ustez originala eman asmoz jotako kolpe bakoitzean geure benetako nortasuna anputatu eta merkatuaren nahietara modelatzen gara. Izan ere, ez al gara konturatu darabilgun zizela, gure tresna, merkatuarengandik eskuratu dugula? Geure nortasunaren nolakotasuna azaleratzeko kontsumitzen ditugun produktuak merkatuak saldu nahi izan dizkigun berberak direla? Alternatibotasuna merkaturatzeak berau produktu kontsumigarri bilakatu duela? Eta produktu horiek kontsumitzeak, H&M-ko Ramonesen kamisetak kasu, kontrakulturaletik ezer ez duela? Manualeko Hipsterraren irudiarekin identifikatu gaitezke ala ez, Mondosonoro irakurketa interesgarritzat ala ipurdia garbitzeko orri sortatzat jo dezakegu, modernoei dagozkien gustuak partekatu ditzakegu edo ez, baina edozelan ere gustuen bereizketa horrek ez du inor salbatzen. Lenorek bere liburuan Hipsterrei dagozkien gustuak gurutziltzatu baditu ere, ez dut uste kontua bereizketa horretan dagoenik, baizik eta gustuen nolakotasunean. Neu ere bat nator Gorka Erostabek Hipster zu, hipster ni (I) artikuluan dioenarekin, zeren salbuespenak badiren arren, orokortua da egun kultura eta kontsumoa, kultura eta merkatua bikote banaezin balira bezala tratatzea; produktuek eta ni isolatuek aspaldi hartu baitzioten gaina kulturaren esperientzia kolektiboari, ni eta zu-ez gu-a eraikitzen deneko esperientziari.
Kontsumitzen dugunaz eta hau kontsumitzeko daukagun eraz kontziente izatea, hortxe nik uste dominazio kulturaletik ihes egiteko gakoa. Ez nator bat lehenengoak bigarrenak baino pisu gutxiago duelako ustearekin ordea, kontrakulturaren esparruari buruz hitz egiten ari naizenez geroztik ez baitzait berbera iruditzen Arcade Fire bezalako talde bat entzutea, zeinak beraien jarraitzaileei ongi janzteko eskatzen dien, edo boteprontoan talde bat aipatzearren, Akauzazte entzutea. Arcade Fire entzun edo ez erabakitzeko unean honen jarrera elitista erabakigarria izan beharko litzateke, baita Hipster tendentzian hain presente egotera iritsi diren gainontzeko jarrera matxista, indibidualista, arrazista eta kontsumistak ere. Lehenik eta behin kontsumitzen dugun horri filtroa jarri beharko genioke, eta behin filtroa pasa ezkero hau kontsumitzeko modu egokiez hausnartzea litzateke logikoena: Zer nahi dugun, nola nahi dugun, eta kontsumitzaile huts izatera mugatu ote nahi dugun. Hori bai, beti ere kolektiboan eta horizontalki, izan ere…
… « I AM WHAT I AM’» ez da gezur soil bat: kanpaina militar bat da, gizabanakoen artean dagoen guztiaren aurkakoa, ordenarik gabe mugitzen den guztiaren aurkakoa, modu ikusezin batez elkartzen gaituenaren aurkakoa, atsekabeari oztopo egiten dion guztiaren aurkakoa, existitu gaitezen ahalbidetzen duen guztiaren aurkakoa.
Diote paretek
2014-10-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
2012ko martxoaren 29ko greba egunean emandako istiluetan ‘desordena publikoa’ eragiteagatik egotzita eraman dituzte atxilo Urtzi Martinez eta Jon Telletxea. ‘Desordena publikoagatik’ bai, kakotxa artean idatzita noski, nik neuk pertsonalki nezkez deituko bainioke termino horiekin pareta bat marrazteari eta are nekezago zigortuko bainuke (zigortu beharko litzakeelako ustea izatearen kasu hipotetikoan) aipatu ekintza bi urte eta erdiko kartzela zigorrarekin. Hala ere, eraman dituzte. Desobedientziaren bidetik, jarrera txalogarriz eta guztion begiradapean.
Ahalegindu naiz, ez dakit zergatik, marraztu zenuten pareta hark zioena imajinatzen, zuen patua aldrebestu zuen esaldiaren antzekoak izan zitezkeenak nire buruan erreproduzitzen. Eta Kapitalismoa akatu, Kapitalismoa suntsitu, Kapitalismoa hiltzailea, … eta antzerako mila esaldidun paretez bete dut gogoa. Horretan nintzela, ordea, gaurkoan zuen patuak fitxa mugitu duelako detailerekin jabetzeaz batera martxoaren 29ko greba eguneko pareta posible guztiak ahanzturara kondenatu eta berriak imajinatzeari ekin diot. Oraingoan, ‘Kapitalismoa suntsitu’ ez ezik ‘Eredu zarete’ ere badiote paretek.
Altxa (odol) kopa hori!
2014-04-14 // feminismoa, Gizartea // 7 iruzkin
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Nola deskribatu hilerokoak etxetik kilometro batzuetara eta koparik gabe harrapatu ninduen azken aldia? Nire odol-jarioarentzat erabiltzen dudan silikonazko ontzira ederki ohituta ordurako, ahaztuta neuzkan konpresa eta tanpoien sailera egin ohi nituen osterak, ahaztuta hileko egun horietarako merkatuak emakumeoi eskaini ohi digun produktu sorta zabalaz. Hegodun eta hegorik gabeko konpresak, gauekoak eta egunekoak, tamaina ezberdinetako tanpoiak, tutu aplikadore edo tutu aplikadore gabeak, plastikodun tutudunak, kartoizko tutudunak… eta nola ez, zure hanka arteari darion alu usaina lorategiko edozein liliren lurrunengatik ordezkatzea ahalbidetzen duten ‘salvaslip’, konpresa, tanpoi eta toallatxo higienikoak! Basamortu erdian noraezean dabilen pinguino baten gisan, zeharo nahastuta, kanpoan emango nituen egunetarako hornidura bezala balio izango zidan konpresa pakete ekonomikoena hartuta atera nintzen dendatik, aurretik luxuzko produktuak izan ohi duten BEZa ordainduta, noski.
Atera ditzala kontuak interes txikiena duenak. Gutxienez 30 urtez izan ohi du hilerokoa emakume bakoitzak, eta demagun bi hilabetean behin konpresa/tanpoi kaxa bat, ‘salvaslip’ kaxa bat eta toallatxo pakete bat erabiltzen dituela (8€ behetik jota). Nire kalkuluen arabera, emakume bakoitzak urtean 48€ xahutzen ditu produktu hauetan, 1440€ hogeita hamar urteren buruan. Kapritxo galanta hilerokoarena, ez omen da hau oinarrizko produktua, ez behintzat gizarte androzentrista honetan. Gizonezkoek odola isuriko balute (uler bedi hanka artetik) kontua ezberdina izango litzatekeelakoan nago. Zorionez, koparen salmentak hilerokoa izateagatik luxuzko artikuluen BEZ-a ordaintzeari uko egitea posible egiten digu, 30€ inguru balio dituen gailu honek zenbait urte iraun baititzake.
Dena den, hilerokoaz ematen ditugun egunetan erabili ohi diren produktuen alternatibatzat ditugun kopa zein konpresa berrerabilgarrienganako hautua egitearen arrazoia ez da ekonomikoa bakarrik. Eurotan egin berri dugun kalkulu hori hilero erabiltzen diren konpresa/tanpoi unitatetan egingo bagenu, bat baino gehiago ikaratuko litzake sortzen dugun zabor kantitateaz. Txilen egindako ikerketa baten arabera, hilerokoa duten 100 emakumeko 6.500 kilo zabor sortzen dira urtean. Biderkatu zifra hori hilerokoa duten munduko emakume guztiengatik, eta jarri pentsatzen momentu batez sortzen dugun zabor mendi degrada ezin eta kutsakorraren larritasunaz.
Faktore ekonomiko eta ekologikoak alde batera, bada beste arrazoi potolo bat konpresa, tanpoi, toallatxo higieniko eta ‘salvaslipak’ baztertzeko. Goazen, bada, gure osasunaz hitz egitera. Dioxina, Poliakilatroa, Rayon-a eta Asbestoa, horra hilero gure alu maiteetan kalteak eragiten dituzten osagarri kimikoen izenak. Dioxina izenez bataiatutakoa, toalla, konpresa eta tanpoiak zuritzeko erabiltzen den osagarri kimiko toxikoa da. Osagarri honek ugaltze organoak kaltetzeaz gain, immunitate-sisteman eta gorputzeko gainontzeko ehun guztietan eragiten du. Gorputzean metatu ohi den kimiko hau oso kantzerigenoa da, eta honi dagozkio endometriosis izenez ezagutzen den gaixotasuna, edota hilerokoan zehar pairatu dezakegun mina, besteak beste. Adituen arabera, osagarri honen dosi batek erraz hil dezake arratoi bat.
Poliakrilatoa, aipatu bigarren kimikoa, isuriak xurgatzen dituen hauts zuri kimikoa da. Osagarri hau, Rayonarekin batera, aski ezaguna den eta kasurik txarrenean heriotza eragin dezaken ‘shock toxiko’-arekin lotuta dago.
Rayona, bestalde, petroleoa, ikatza eta zura bezalako materialetatik eratorritako kimikoa da. Honek, odola eta menstruazio fluxuak geldiarazten ditu, azalari normaltasunez arnastea ekidinez. Honen erabilpenak hezetasuna atxikitzen du, gorputzeko transpirazioa areagotuz. Hori dela eta, aluan zauriak sortzeaz gain infekzioak sortu ditzake.
Arbestoa ostera, teilatan, lauzetan, autoko frenoetan, margoetan, zementuan edota tanpoi eta toallatxoetan aurkitu daitekeen mineral multzoa da. Dioxinarekin batera, hau ere kantzerigenoa da oso. Illinoiseko unibertsitateko Donna C. Booisseau-k adierazitakoaren arabera “tanpoien industriak arbestoa erabiltzen du bere produktuen ekoizpenean hilerokoa daukaten emakumeek odol gehiago isuri dezaten eta produktu hau gehiago saldu dadin”.
Emakumeenganako indarkeria eguneroko ogia dugu munduko edozein txoko, kultura eta klase sozialetan. Hil egiten gaituzte eta ez zaie axola, hil egiten gaituzte… eta negozioa egiten dute gainera. Aski da, erakutsi dezagun gure interes nagusiak hodeiek zein usain duten jakitetik haratago doazela, nahiago dugula errebelde izan emakume fin baino, ez daukagula hegodun konpresen beharrik segurtasunez jokatzeko, eta gai garela gure gorputza autogestionatzeko. Alu intsumiso bezala aspertu arte errepikatuko dut geure gorputzak direla gune politiko oinarrizkoenak, aspertu arte deklaratuko diot gerra sistema kapitalista patriarkal honi eta gogaitzeraino egingo diot mehatxu ISURITAKO ODOL BAKARRA, GEURE HANKA ARTEKOA IZAN ARTE!
Emakume, altxa (odol) kopa hori!
Hombre Malo, basapiztia nordikoak
2014-03-25 // musika // Iruzkinik ez
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Hombre Malo, horra aste berri ororen hasierak ekarri ohi duen moteltasuna hautsi didan taldearen izena. Ilun, hotz eta bortitz, bart Erandioko Sentinel aretoan bildu ginenoi barrenak hausterainoko zaplaztekoa eman zigun talde Norvegiarrak, eta ez naiz gehiegikeriatan jauziko luzaroan ikusi dudan zuzeneko bortitzena izan zela esaten badut. Norvegia bizilekutzat duen laukoteak, galiziar eta frantses jatorriak ere biltzen ditu bere baitan. Ictus, Sons Of Saturn eta Okkultokrati taldeetako kideek osatzen dute Hombre Malo izenez bataiatutako zarata zirimola fresko bezain sendoa, intentsitate biziko edozein doinurentzat edukiera duena. Ahots arraildu batez eta potentzia neurrigabeko baten erakustaldian, basapiztia nordiko hauek sludge, drone, metal, stoner zein psikodelia doinuez lagundurik gai dira inguruan dituzten buru guztiak dantzan jartzeko.
Azalpenak azalpen, lagun batek beraiei zuzenean egin zien balorazio motz bezain zuzenak aurreko paragrafoak baino gehiago esaten duelakoan nago: Fu Manchu-k kaka jango balu egingo lukeen soinua egiten dute, esamoldearen zentzurik onenean. Niri dagokidanez, kritiko musikalaren papera alde batera utzi eta argazkietara mugatuko naiz.
Diktadurak eta moda tendentziak
2014-03-10 // feminismoa, Gizartea // Iruzkinik ez
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
“Gaua, kalea, gureak dira!”, esan eta egiaztatu, larunbatean gaua sartzen hasi bezain laster emakume zein gizon andana mobilizatu zen Bilbon. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira deitutako manifestaldiak Arriaga plazatik ekin zion ibilbidea egiteari, eta ordu erdi eskasen buruan jaiak eta aldarriak inguratu zuten Moyua plaza. Kaleak guztiz hartuta zeuden horretan, emakume talde batek pausu bat gehiago eman eta ondoko denda bat hartzea erabakita, H&Mko ateak gurutzatu eta bertako manikiak ateratzeari ekin zion. Lerrootatik, txalo zaparrada bat ekintza burutu zuten emakumeei.
Mozorrotutako diktaduren garaian bizi gara, eta ez bakarrik esparru sozial eta politikoetan. Emakumeoi egunerokotasunean hainbat aldiz kamuflatuta agertu eta erasotzen digun edertasunaren diktadurapean bizitzera behartu gaituzte, inposatutako feminitate baten eraikuntza soziala indartzea helburutzat. Guzti honek, emakumeok gure bizitzako helburuak itxuraren inguruan oinarritzea du xede, dugun boterea geure gorputzetara eta bizi proiektuetara bideratzea ahalbidetuko ligukeen autoestimua eraikitzea ekidinez. Indarrean dagoen gorputz idealaren kanonaren etengabeko bonbardaketak, kirurgia estetikoak, pilula, krema eta dieta miragarriak, gure gorputzen inguruko balorazio eta kritika etengabekoak,… edertasunaren mitoa guzti honetaz, eta ondorioz gure autoestimuaz elikatzen da. Onartuak izatearen truke gazte mantentzeko presio eta derrigortasunei men egin behar izaten diegu, eta honek berez egin behar genukeen ibilbidea deuseztatzera garamatza. Gure aurpegiaren benetako adina ezabatzeak edozein identitate zantzu, emakume gisa daukagun boterea eta historia bera ezabatzea dakar. Emakume nagusiagoekin identifikatzeko ezintasunak ez digu uzten ez etorkizuna irudikatzen, ezta gure bizitzenganako harrotasuna sentitzen. Edertasunaren diktadurak geure gorputzetan arrotz sentitzera bideratzen gaitu, geure gorputza bera gure kartzela bilakatuz.
Bestalde, diktadura honen presiopean bizi arren bere gorputza onartu eta maite duten emakumeen kasuak eta horretara heltzeko lanean dihardutenenak ere ematen dira zorionez. Eta norbere buruarekiko onarpen eta maitasun hori eskuratzea borroka eta lorpen ikaragarri baten erakusle bada ere, uste dut badagoela hortik haratago doan borrokarik ere edertasunaren diktadurari dagokionez. Moda eta edertasunaren tiraniaren beste aurpegia bistaratzeaz ari natzaizue.
Normalizatuta dago mendebaldeko emakumeon artean gure eskubideak defendatu arren, gero Amancio Ortegaren inperioan trapu zaharrak erostea. Munduko pertsona aberatsenen ‘ranking’-ean aurkitzen dugun espainiar honek dirudunenen postuetan zehar gora egiten du etengabe emakume eta haurrak esplotatuaz Inditex multinazionalaren mesede ekonomikorako. Zara, Massimo Dutti, Stradivarius, Pull&Bear, Bershka, Oysho… seguraski, emakume eta haurren zapalkuntzaren ondorio den arroparen bat edo beste izango dugu ia denok gure armairuetan. Zilegi al da, emakume (feminista) bezala, bigarren emakume bat zapaltzea? Non galtzen da emakumeenganako ahizpatasuna beherapenetara goazenean? Bitxia kontua, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren jatorriaren inguruko bertsio hegemonikoaren arabera (eta hegemonikoa diot, bertsio hau beste honi gainjarri baitzaio) martxoaren 8a New York-eko ehungintza fabrika batetan greba egiten ari ziren emakume batzuk erreta hil zirela oroitu eta hauek omentzeko egiten den bitartean, askok egun hau ospatu arren ez diote uko egiten gainontzekoetan Inditexen erosteari. Eta duela pare bat urte Pakistanen erretako Inditexen bi fabriketako langileak, zer? Hauei ere omenaldi egun bat jarri eta kitto? Goian aipatu diktaduretan ezezik, nago demandaren dikadurapean ere erori garela, eta ez dut uste demandaren diktadurapetik edertasunaren diktadura suntsitzea posible denik.
Bestetik, soilik aipatu larunbateko ekintzaren jo puntu izan zen H&M Inditexen konpetentzia den arren, honi zer leporatu ere badagoela. Moda kate suediar honek Israelen egiten dituen inbertsioek Palestinaren okupazioan laguntzen dute. Hau jakinda, ea nor den ‘Palestina Askatu’ dioen nikia H&M-ko prakekin konbinatzeko atrebentzia duena. ‘Cool’ izatetik ‘cool-pable’ izatera dagoen tartea zaintzea ez omen da moda tendentzia.
Entzuten al duzu oihartzuna?
2013-10-14 // musika // 6 iruzkin
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Urriak 12, gaitzespen eguna ospatzekorik ez zeukatenentzat. Hala ere, “yo he tomado ya una decisión, diversión es lo que yo busco, solo quiero disfrutar” lematzat, askok egin genuen bat Durangon. Espainiar inperioaren aldeko toparik ez, baina Anestesia beste behin taula gainean ikusteak merezi zituen topa bakar bat baino gehiago, bizpahiru edo zazpi-zortzi buru kolpe, zein biharamuneko afonia eta samako minak. Zarauzko laukoteak, mende laurden eta gero,argi utzi zuen pozoi gozoa izaten jarraitzen duela, ezagutu dudan Anestesia dosirik bortitzenetarikoa. Burmuinak astinduz, fantasiaren garapena, sormen handiko jolasak eta peajerik gabeko doinuak nagusitu ziren larunbat gauez Durangoko txosnagunean. Minutu gutxi batzuk izan zirelako ustean baina ordu bete luzez, aske sentitu nintzen, bizitza dastatu nuen, eta lepoa jokatuko nuke ez nintzela bakarra izan. Ni, zu, gu… unibertsoa gara! Edo izan ginen behintzat herenegun gauez.
Zazpi bat graduko tenperatura eta giroa bero. Euforia. Sentitu genituen zerua eta infernua. Deabruaren truko bat bailitzan azaleratu ziren lur azpiko ahotsak, askatu ziren luzez barnean gordetako gorrotoaren ahotsak, jo puntuan jarri ziren hitz pozoinduak, eta ez dut nahi polizia izan oihukatu zen ahots batez biktimak ixilik geratzen ziren bitartean. Asteburua pasata, oraindik ere behin eta berriz erreproduzitu dezaket ahots urratu guzti haiek, denak batera, sortutako orroa, basurdearen irrintzia. Ehiztariaren heriotza.
Eta zuk, irakurlentzule, entzuten al duzu orro haren oihartzuna? Sasoiz zabiltza erantzuteko, beldurrak ez dezala zure ahotsa ixildu, orain da zure txanda, ezazu galdu aukera. Diagnosiak hainbeste diren honetan, baliteke terapiarekin jo izana. Nik neuk behintzat, asteburuko anestesia dosiaz geroztik ez daukat munduarekin batera usteltzen ari naizelako sentsaziorik. Baina… eta zuk, entzuten al duzu oihartzuna?
Erantzun. Edo justifika zaitez eta zoriontsu bizi.
Nire partetik pentsamendu zoragarri bat besterik ez. Agur beldur guztiak eta kaixo askatasuna.