Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Interneta » Zer da interneta? Nork mantentzen du martxan?
Ira25 2

Zer da interneta? Nork mantentzen du martxan?

Atalak: Interneta

Denok erabiltzen dugu zerbitzu hau? Baina benetan ezagutzen al dugu? Azal dezagun, ulertzeko moduan.

Urazpiko komunikazioak

 

Zu, zauden lekuan, hariz edo airez (wifi,3g) nabigatzen blog hau irakurtzen ari zara.

Hari edo aireko konexio hori router batera doa. Routerrak dira kableak lotzen dituzten nodoak.

Router hori zure herrira, eskola, lanleku, telekomunikaziotako enpresa batek ekarri du, eta kontratatua izan da. Telekomunikazio enpresa hau ez da munduko router eta kable guztien jabe, horregatik beste herrialdeetara iristeko, telekomunikazio-enpresa haundiagoei kontratatzen diete zerbitzua.

http://www.submarinecablemap.com orrialdean ikus ditzakezue herrialdeak lotzen dituzten kableak. Ikus nola instalatzen diren.

Gerturatzen bagara ikusten dugu Bilbora eta Donostiara itsazoz kable bana iristen zaigula. Guzti hau EuskoNIX erakundearen baitan. Erakunde honen barruan daude hemen estaldura ematen diguten operadoreak eta gobernua. Gobernuek herriaren estaldura hobetzeko inbertsioak egiten bait dituzte, eta gainera kablearen eta konexioaren funtzionamentuan errespontsabilitate bat daukate.

Adibidez, arrantzako itsasontzi batek Frantziaren iparraldean kable bat apurtuko balu, Frantzia, Alemania eta inguruetako operadora guztietan alarmak saltatuko lirateke. Berehala, mozketaren gutxigorabeherako lokalizazioa emango lukete, eta dagokion operadora (askotan herrialdearen mugen arabera) joango litzateke konpontzera.

Beraz, pentsa bost edo hamar puntu estratejikotan urazpiko leherketak programaturik, Europako hainbat herrialde internetik gabe uztea posible litzatekela. Horrek suposatuko luken kaosa gero eta haundiagoa da: hainbat segurtasun sistema eroriko lirateke, galera ekonomiko izugarriak… Herria hankaz gora. Pentsa dezakezue guzti honen inguruan gobernuek eta konpainia pribatuek (google, oracle, microsoft, facebook, twitter) dituzten interes garbiak eta ilunak.

Router batetik pasatzen den informazioa router horren jabeak ikus/aldatu/desbiatu bait dezake. Errepideetako kontroletan bezela.

Ikusi nahi duzu nondik joaten den zure deia nabigatzailean web orrialde bat jartzen duzunean? (* 1. demoa, behean)

Beste kuriositate bat:

Zuk, http://www.argia.eus/blogak/arantxa-zabala/ jartzen duzunean, hori alias bat da. Zure ordenagailuak DNS deitzen den listin telefoniko moduko batean begiratzen du, alias honen IP helbidea lortzeko (178.33.118.65)

Router-ek zure deia behar den lekuraino bideratzen dute. Eta helburuan dagoen zerbitzariak zuk behar duzuna bistaratzen dizu. Probatu nahi duzu? (* 2. demoa, behean)

Guzti hau kudeatzen duen organizazio mundiala ICANN da. ICANN Californian dago eta EEBB legediak erregulatzen du.

Kuriositate moduan, duela gutxi .EUS onartu zuen: gure herriaren domeinua.

Ulertuko duzuen bezala, honen atzean ere interes ekonomiko izugarriak daude. Eta gainera “listin telefoniko” hau, segurtasun arazo latza da internetaren funtzionamendu egokian.

Munduan 13 root server daude, eta guk www.edozer.com orrialde bat sortu nahi bagenu, 13 zerbitzari hoietan errejistratu arte inor ez zen gure zerbitzarira sartuko.

Beraz, 13 zerbitzari hauek itzaliko balira, munduko interneta eroriko litzake. Gauzek funtzionatuko lukete beraien ip helbidea eskuz sartuta, baina norbaitek ba al daki memoriz ip helbiderik?

root-server hauek, hizkia.root-servers.net izena dute (Londonen dagoena: K.root-servers.net)

Historian zehar, zerbitzari hauetara bideratuta doazen hainbat atake izan ditugu. Haundiena Asiatik etorri zen 2007. urtean.

Kuriositate moduan, ICANN erakundeak, badauka plan bat internetaren hondamendirako.

Munduan zehar (Gran Bretaña, EE.BB., Burkina Faso, Trinidad eta Tobago, Canada, China eta Txekiar Errepublika) zazpi pertsonek “giltza” bat dute. Root Server-ak eroriko balira, EE.BB.-etako base batean zazpi hauetako bost elkartzea nahikoa litzateke dena bere onera bueltatzeko.

Lokalizazio zehatzak eta pertsonak, noski, ezezagunak dira, bestela tentagarriegia litzateke atakatzaileentzat…

 

Demoak

(* 1. demoa)

Ikusi ze pausu dauden zure lekutik, jarri duzun web orrialderaino

>tracert www.argia.eus

Traza a la dirección www.argia.eus [178.33.118.65]
sobre un máximo de 30 saltos:

1     8 ms    <1 ms    <1 ms  DSL_ROUTER [192.168.0.1]
2    12 ms    19 ms    20 ms  static-1-242-224-77.ipcom.comunitel.net [77.224.
242.1]
3     *       13 ms    11 ms  10.4.240.211
4     *       16 ms    17 ms  172.29.96.97
5     *       41 ms    22 ms  212.166.144.45
6    22 ms    27 ms    29 ms  212.166.144.46
7    29 ms    47 ms     *     193.149.1.81
8    38 ms    54 ms    37 ms  th2-g1-a9.fr.eu [213.251.128.41]
9    41 ms    53 ms    48 ms  rbx-g1-a9.fr.eu [91.121.215.133]
10   244 ms   227 ms   267 ms  vss-8a-6k.fr.eu [91.121.215.185]
11    41 ms    41 ms    55 ms  178.33.118.65

Traza completa.

(* 2. demoa)

Probatu nahi duzu? erabili nslookup komandoa eta jarri www.argia.eus

>nslookup

Servidor predeterminado:  Vodafone.DSLRouter

Address:  192.168.0.1

> www.argia.eus

Servidor:  Vodafone.DSLRouter

Address:  192.168.0.1

Respuesta no autoritativa:

Nombre:  www.argia.eus

Address:  178.33.118.65

2 Iruzkin

  1. Egoitz @aldakur | 2013-09-27 at 5:50

    Oso ondo esplikatuta. Modo sinple eta ulergarri batean. Lan bikaina.

    Reply
  2. azabala | 2013-10-06 at 19:38

    Sarrera honen harira, Euskadi Irratian, Amaraunean. (2013-Urriak-6)
    25. minututik aurrera ziber-etxekoandrea hizketan.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Echelon, Prism, Snowden… puzzlea osatzen ote goaz? | Ziber-etxekoandrea - [...] sortu zitzaien: ez da kasualitatea interneta gero eta zentralizatuagoa egotea. Eta beste sarrera honetan ikusi genuen bezala, infraestrukturak komunikazio-multinazionalen…
  2. Interneta azkartzeko teknologiak: Akamai | Ziber-etxekoandrea - [...] Interneta Aurreko sarrera honetan ikusi genuen zein bide egiten dugun helburu dugun web orrialde batetara iristeko. Baina nola [...]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA