Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Interneta » Interneta azkartzeko teknologiak: Akamai
Aza15 0

Interneta azkartzeko teknologiak: Akamai

Atalak: Interneta

Aurreko sarrera honetan ikusi genuen zein bide egiten dugun helburu dugun web orrialde batetara iristeko. Baina nola funtzionatzen du guzti honek horren azkar?

Pentsa dezagun, googlen bilaketa bat egiten dugula. Instante berean, ordea, munduko herrialde guztietatik ehunka bilaketa egin dira.

Googleko zerbitzaria Californian balego eta bakarra balitz, bi gauza pasako lirateke:

– Zerbitzaria kolapsatu egingo litzateke, eskakizun guztiak ezin prozesatuaz.

– Zerbitzarira doan sare konexioa eroriko litzateke.

Beraz, CDN (Content Delivery Network) teknologia erabiltzen da arazo hauek ekiditeko.

Google, Facebook, Twitter, Apple, Microsoft, Whatsapp eta honelako zerbitzuak, munduko hainbat zerbitzaritan erreplikatuta daude.

Ikusi nahi al duzu noraino joaten den zure ordenagailutik doan deia? (* behean)

 

Guk, webguneari eskakizun bat egiten diogunean, ez digu jatorrizko web orrialdeak erantzuten, gure gertuen dagoen “erreplika zerbitzari” batek erantzuten digu.

Teknologia honen jaun eta jabe, konpainia bat dugu gaur egun munduan: Akamai. Amazon eta beste batzuk ere gogor datoz atzetik, baino ez dira Akamairen datuetara iristen.

1998.ean sortu zen eta kusiositate moduan konpainia publikoa bezela agertzen da.

Apple eta Microsoft bezelako konpainiak haseratik izan dira Akamairen bezero. Azkar hasi zen munduan hedatzen, eta Al-Jazeera ere bezero zuen, baina 2001. urtean harremanak eten zituzten. Akamairen sortzaileetako bat (Daniel M. Lewin) , 2001. urteko dorre bikien aurka talka egindako hegazkin batean bait zihoan.

Hurrengo urteetan ere, hedapen izugarria izan du: BBC, Youtube, AEB gobernua, CCTV, Facebook, Adobe, Twitter, etab.

Diotenez, internetaren %20-%25 Akamain dago. Bere webgunean urtero ateratzen dituzten internetaren erabileraren estatistikak irakur ditzakegu herrialdeka.

Baita munduaren mapa bat ere, momentuoro internetaren erabilera erakutsiaz.

(*) Ikusi nahi duzu noraino iristen den zure ordenagailutik egiten den deia?

Ireki ezazu komando-leiho bat: cmd

C:\Users\gu>ping www.facebook.com

Haciendo ping a star.c10r.facebook.com [31.13.81.1] con 32 bytes de datos:
Respuesta desde 31.13.81.1: bytes=32 tiempo=63ms TTL=84

Gorriz ikusten dugun ip helbidea hartu eta who.is helbidean bilatzen dugu, bere jatorria ezagutzeko.

Kasu honetan Irlandara bidali naute, baina, kontratatuta daukadan konpainia telefonikoaren araberakoa da hein haundi batean.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA